Descárgate la app
Ana Ollo lehendakariordeak ‘Memoria duen historia hezkuntzan’ I. Nazioarteko Kongresuaren ekarpenak biltzen dituen liburua aurkeztu du
2023ko irailaren 26a
Ana Ollo lehendakariordeak ‘Memoria duen historia hezkuntzan’ I. Nazioarteko Kongresuaren ekarpenak biltzen dituen liburua aurkeztu du
Bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok Nafarroako Memoriaren Institutuaren hezkuntza programaren bi ekimen aurkeztu ditu prentsaurrekoan: batetik, 2022ko azaroan Iruñean egin zen ‘Memorua duen historia Hezkuntzan’ Nazioarteko I. Biltzarraren akta liburua; eta, bestetik, 2023/2024 ikasturterako 8.000 ikasle baino gehiagori zuzendutako Memoria duten Eskolak programaren egitaraua. Ondoan izan ditu Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendari Josemi Gaston eta Cesar Layana, akten edizioen koordinatzaileak.
Lehendakariak nabarmendu egin du Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiaren esparruan, 2015etik indarrean dagoen konpromiso irmoari jarraiki, memoriaren politika publikoei ematen dien garrantzia. Oroitarazi du halaber Memoria duten Eskolak hezkuntza programa estatu mailan erreferente bat dela, hain zuzen ‘Memoria duen historia hezkuntzan’ kongresuak lortutako ageriko onarpenean atzeman ahal izan zen bezala. Era berean, programaren irmotasuna nabarmendu nahi izan du, jadanik bere zortzigarren ediziora helduz ikastetxe ugariko jardunean eragina izaten doanez. Urtero 8.000 ikasle inguru izaten dira partaide.
“Negazionismoak nola hedatuz doazen, eskuineko alderdi ultramontanoek memoriadun politika programak nahiz hezkuntza programak nola ezabatzen dituzten ikusi ahal dugun garai hauetan, inoiz baino garrantzitsuagoa gertatzen da memoriadun hezkuntza jarduera erreibindikatzea”, adierazi du Ollok. Testuinguru honetan, are baliotsuagoa gertatzen da ‘Memoria duen historia hezkuntzan’ kongresuaren esperientzia arrakastatsua barreiatze aldera egiten den esfortzu editoriala.
‘Memoria duen historia hezkuntzan’ kongresua
2022ko azaroan ospatutako ‘Memoria duen historia hezkuntza’ kongresua Nafarroako Gobernuak antolatu zuen, Nafarroako Memoriaren Institutuaren bitartez, NUPeko Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien eta Hezkuntza Departamentuaren hala nola Hezkuntza Departamentuko Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuaren elkarlanari esker.
Enpresari erantsi zitzaizkion, bestalde, kanpo agenteak, besteak beste, zenbait ikerketa-talde, ekimen akademikoak eta Espainiako estatu osoko sare didaktikoak. 400 pertsona baino gehiago etorri ziren, horien jatorriak askotarikoak izanik.
Gaur aurkeztutako liburuak, saioak egituratzeko sei mahaitako txosten eta kontakizunak biltzen ditu: Memoria eta herritartasuna; Ikerketa proiektuak; ahozko eta artxibotako iturriak; Memoriadun lekuak; Zentroko proiektuak; eta Proposamen artistikoak.
Horrez gain, QR kode baten bidez, aurkeztu ziren ehundik gorako komunikazioen testua eskuratu ahal da eta horrek, memoriarekin eginiko hezkuntza jardueraren erreferente bat bihurtzen du.
Memoria duten Eskolen programazioa
Nafarroako Memoriaren Institutuko arduradunek, foru Exekutiboko Memoriaren eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren esparruan, 2023/2024 ikasturte honetarako aurreikusitako Memoria duten Eskolen ekimenaren programazioa ere aurkeztu dute.
Programa hiru ardatz nagusiren arabera antolatuta dago:
- Irakasleen prestakuntza: 2023/2024 ikasturtean, ikastaro bat eskaini da, hau da, “Gatibuen hiria. Iruñako Atxiloketa Zentroak, 1936-1945)” zeinen asmoa den gai honen tratamendu didaktikoa lantzea, Nafarroako Memoriaren Institutuak 2022ko Atxiloketa Zentroen memorialaren sorrera oinarritzat izanik garatutako ekintzetatik abiatuta. Horrez gainera, irakasleei saio bikainak eskainiko zaizkie Andaluzian eta Madrilen memoriarekin heziketa jarduerak garatzen ari diren irakasleen aldetik garatutako jardunbide egokien proposamenak direla medio.
- Zentroetarako jardueren proposamenak: trukeak, bisitak memoriadun lekuetara, bisitak Gur-etara, erakusketak, hitzaldiak, dantza-tailerrak, grafitienak, etab.
- Zentro arteko jardueren proposamenak: Belaunaldi arteko topaketa Sartagudan, Askatasunaren Botilak, bisita desobiratzetara (egiten direnean), “La Gran Fuga” Mendi-Ihesa, “Memoriadun Antzerkia” irudikapen eszenikoen programa hala nola “memoriadun irudiak” dokumentalen zikloa.
Layanak nabarmendu duen bezala, “ondorioz, eskaintza zabal, aberats eta askotariko bat dugu hizpide, zein malgua izateaz gainera, ikastetxeetako proposamen nahiz beharrekin egokitu ahal den”. Beraz, Nafarroako Gobernuak irakasleak eta ikastetxeak gonbidatzen ditu Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuaren programa honetan aktiboki parte hartzera.