2024ko ekainaren 4a

NOUko Erradioterapiako Unitate Funtzional Integratua egokitzapen-erradioterapiako nazioarteko prestakuntza-zentro izendatu dute

2023az geroztik, egokitzapen-erradioterapiako 1.100 tratamendu eman dira, doitasun handiagokoak, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, eta ehun bat pazientek lortu dute onura
NUPeko Erradioterapiako Unitate Funtzional Integratuko taldea.

 
NUPeko Erradioterapiako Unitate Funtzional Integratuko taldea.

   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradioterapiako Unitate Funtzional Integratua (UFI) erreferentzia-zentro izendatu dute egokitzapen-erradioterapiako prestakuntza-jardueretarako, Espainiako, Portugalgo eta Frantzia hegoaldeko profesionalentzat. Hitzarmena Varian enpresarekin sinatu dute, eta enpresa hori liderra da munduan erradioterapia-ekipoen garapenean. Era horretan, hitzarmenari esker, aipatutako eremu geografikoetako Onkologia Erradioterapiko eta Erradiofisikoko espezialistak egongo dira NOUn, eta, horrela, esperientzia eta ezagutza trukatuko dituzte. Egokitzapen-erradioterapia tumoreak tratatzeko teknologia berritzailea da, eta NOU duela urte eta erdi hasi zen aplikatzen. Jada 1.100 tratamendu eman ditu, eta ehun bat pazientek lortu dute horren onura.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).