2025ko urriaren 9a

Iruñeko Topaketen hirugarren edizioa 2026ko urriaren 2tik 12ra izango da

Datak Literatur Memoriaren aurkezpenean eman dira ezagutzera. Bertan, 2024an egindako bi urteko ekitaldiaren eragina eta ibilbidea jasotzen dira
Ezker eskuin: Oihana Herrera diseinatzailea, Ignacio Apezteguía Kulturako 
zuzendari nagusia eta Ramón Andrés Topaketen zuzendaria
Ezker eskuin: Oihana Herrera diseinatzailea, Ignacio Apezteguía Kulturako zuzendari nagusia eta Ramón Andrés Topaketen zuzendaria  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren bitartez, Iruñeko Topaketen iazko edizioko Literatur Memoria jasotzen duen argitalpena aurkeztu du, joan den 2024ko urrian egindako kultura, arte eta pentsamenduaren nazioarteko biurtekoa. Prentsaurrekoan bertan, 2026ko urriaren 2tik 12ra egingo den hurrengo edizioaren datak jakinarazi dira, eta Ramón Andrés pentsalaria eta Berta Ares kultur kazetaria programazioaren buru izaten jarraituko dutela aurreratu da. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).