2024ko ekainaren 4a

GAN-NIK sozietate publikoak 6 milioi euro baino gehiago mobilizatzen ditu Europako proiektuetan

Horrela ondoriozta daiteke gaur aurkeztu dute sozietatearen jarduera-memoriatik. Aierdi kontseilariak talde teknikoen espezializazio handia nabarmendu du
José Mari Aierdi kontseilaria eta Itziar Gomez, urteko memoriaren 
aurkezpenean gaur goizean parte hartu duten gainerako pertsonekin batera.
José Mari Aierdi kontseilaria eta Itziar Gomez, urteko memoriaren aurkezpenean gaur goizean parte hartu duten gainerako pertsonekin batera.   Deskargatu irudia Irudi galeria

GAN-NIK (Nafarroako Ingurumen Kudeaketa - Gestión Ambiental de Navarra) sozietate publikoa 6,6 milioi euro kudeatzen ari da gaur egun eta aurtengo urterako, soilik gauzatzen ari den Europako proiektuetan. Proiektu horien %60 eta %80 artean Europar Batasunetik datozen funtsekin finantzatzen dira.

Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilaria den Jose Mari Aierdik gaur nabarmendu duenez, “aurrekontu garrantzitsua da, eta Nafarroa gai da hori erakartzeko, GANen lanari eta bertako talde teknikoen espezializazio handiari esker”. Halaber, honela gehitu du: “proiektu garrantzitsuak dira, funtsezkoak ingurumena eta pertsonak babesteko, klima-aldaketaren garaian eta gero eta ohikoagoak diren muturreko fenomeno klimatikoak gertatzen direnean”.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).