Descárgate la app
Erriberan Energiaren Leihatila Bakarra ezarri da, Tuteran
2025ko irailaren 10a
Erriberan Energiaren Leihatila Bakarra ezarri da, Tuteran
Bulego berri horrek bat egiten du Nafarroako beste leku batzuetan dagoeneko irekita dauden bulegoekin, eta, horiekin, Foru Gobernuak indartu egiten du trantsizio energetiko hurbil, parte hartzaile eta herritarrentzat irisgarria izateko konpromisoa
Basterra zuzendari nagusia eta gainerako parte-hartzaileak, Nasuvinsak Tuteran duen bulegoaren aurrean. Bulego horretan dago Energiaren Leihatila Bakarra.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Garbiñe Basterra Energia, Enpresen I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendari Nagusiak, Energiaren Leihatila Bakarraren Bulego berria inauguratu du gaur goizean Tuteran, Erriberako hiriburuko Nasuvinsa sozietate publikoaren instalazioetan. Ekitaldi honek urrats berri bat markatzen du Nafarroako Gobernuak trantsizio energetiko arrakastatsu bati aurre egiteko beharrezkoak diren tresnak herritarrei hurbiltzeko duen konpromisoan.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).