2024ko uztailaren 17a

Transferentzien Batzordeko Nafarroako ordezkaritzak Estatuak trafikoaren transferentziari buruz Auzitegi Gorenak emandako epaiak betearazteko egindako proposamena babestu du

Gehienez ere 2026ko uztailera luzatzen da zehapen-prozedura transferitzeko epea; horri esker, berme osoz egin ahal izango dira Nafarroak trafikoaren eskumen osoa berreskura dezan egin beharreko izapide guztiak
Irudi galeria

Transferentzien Batzordearen Nafarroako ordezkaritzak Estatuak Auzitegi Gorenaren epaiak betearazteko egindako proposamena babestu du gaur. Epai horiek apirilaren 4ko 252/2023 Errege Dekretua partzialki baliogabetu zuten, trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloan Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeari buruzkoa, baita haren akordio osagarria ere.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).