2023ko martxoaren 2a

Chivite Lehendakaria Mario Ruiz-Tagle Iberdrola Españako zuzendari exekutiboarekin bildu da

Energia berriztagarrien arloan Nafarroan garatzen ari den proiektuak aurkeztu dizkio konpainiak
De izda a dcha: El director ejecutivo de Iberdrola España, Mario 
Ruiz-Tagle; la Presidenta de Navarra, María Chivite, y el delegado de 
Iberdrola en Navarra, Eduardo Ryan.
De izda a dcha: El director ejecutivo de Iberdrola España, Mario Ruiz-Tagle; la Presidenta de Navarra, María Chivite, y el delegado de Iberdrola en Navarra, Eduardo Ryan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria Mario Ruiz-Tagle Iberdrola Españako zuzendari exekutiboarekin bildu da Nafarroako Jauregian, eta Foru Erkidegoan energia berriztagarrien arloan garatzen ari den proiektuak aurkeztu dizkio. Zehazki, Lehendakariak jakin ahal izan du zer lan egiten dituen enpresak mugikortasun elektrikoan eta autokontsumoan, sare adimendunetan, trantsizio energetikoa bizkortzen jarraitzeko eta ekonomiaren sektoreen deskarbonizazio progresiboa lortzeko.

Bileran zehar, Iberdrolako zuzendari exekutiboak, konpainiak Foru Erkidegoarekiko duen konpromisoa berretsi du, zeinetan joan den ekitaldian enpresako jarduerarekin sortutako 348 milioi eurotik gorako inpaktu ekonomikoa lortu zuen. Ildo horretatik, aipagarria da Iberdrolak Nafarroako ekonomiaren motorretako bat bezala jardunean jarraitu zuela, 80 hornitzaile nafartar baino gehiagoren 264 milioi euroko ordainsariak eta 39 milioi euro inguruko inbertsioak bultzatuz. 2021ean enpresak Foru Erkidegoan izan zuen inpaktu fiskala 37 milioi eurokoa izan zen.

Biek aintzat hartu dituzte prezio energetikoen egungo krisia nahiz berriztagarriak instalatzeko erregulazio sustagarri eta egonkor batekin kontatzeko beharra, zeren energia autoktono bat denez, hornidura energetikoan hirugarrenen mende egotea murrizteko bidea emango du.

Nafarroan, banaketa elektrikoaren jarduerarako Iberdrola markaren i-DE izenak, behe-tentsio eta erdi-mailako tentsioko 8.000 km-tik gorako lineak hala nola goi eta oso goi tentsioko 1.700 km-tik gorako lineak kudeatzen ditu. Horrez gainera, jarduneko 3.648 eraldaketa zentro eta 87 azpi-estazio ditu erabilgarri. Eta konpainiak, Foru Erkidegoan, nazionalaren gainetik dagoen zerbitzu-kalitatearen maila bat mantentzen du, historiako urteko itxiera-balorazio onenarekin.

Energia berriztagarriak sustatzen dituzten proiektuak

Iberdrolak energia berriztagarriak sustatzen ditu landa-eremuaren garapena bultzatzeko; horrela, herriak etorkizuneko bermearekin garatzen dira. 2020an, Iberdrolak Nafarroan CAVAR gune eolikoaren operazioa jarri zuen abian, alegia Espainiako mota honetako lehenengo instalazio handia, krisialdi sanitarioaren ondoren, instalatutako potentzia 111 megawattekoa (MW) izanik. Proiektu hau, Caja Rural de Navarra-rekin batera sustatua, Nafarroako Cadreita eta Valtierra udalerrietan dauden lau parkerekin eta 32 SG 3.4-132 sorgailurekin eratu da.

Horiek eraikitzeak nahiz martxan jartzeak 100 milioi eurotik gorako inbertsio bat eskatu zuen eta Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) finantzaketa berdearekin kontatu du.

Instalazioak, batez beste, 45.000 etxebizitzarako urteko kontsumoaren baliokidea den energia garbia ekoizten du -Iruñako udalerriaren % 25a, eta horrela atmosferara urteko CO2-ren 84.000 tona isurtzea ekiditen du.

Nafarroan, Iberdrolak lortu berri du Azkoienen, foru intereseko gune aldarrikatzeagatik, 370 MW fotovoltaiko instalatzeko baimena, 240 milioi euroko inbertsio batekin, zeinen eraikuntzak 800 langiletik gora inplikatuko dituen.

Eguzki energiaren ekoizpenerako instalazio berri honekin, urtean 163.000 etxebizitza hornitzeko behar adina energia garbi sortuko da, atmosferara urteko CO2-ren 77.000 tona isurtzea ekidinez. 686.000 modulutik gorako solairu fotovoltaiko honen eraketak, tokiko osagai garrantzitsu batekin kontatuko du. Hain zuzen ere, INGETEAM enpresa arduratuko da Nafarroan Sesma-ko bere solairuan fabrikatzeaz.