Descárgate la app
Chivite Lehendakariak Nafarroako eta Espainiako gobernuen “konpromiso politiko eta instituzionala” nabarmendu du, trafikoaren eta bide-segurtasunaren eskumenak eskualdatzea ahalbidetu baitu
2023ko martxoaren 22a
Chivite Lehendakariak Nafarroako eta Espainiako gobernuen “konpromiso politiko eta instituzionala” nabarmendu du, trafikoaren eta bide-segurtasunaren eskumenak eskualdatzea ahalbidetu baitu
Nafarroako Lehendakari María Chivite izan da buru gaur arratsaldean trafikoko eta bide-segurtasuneko eskumenak Nafarroara eskualdatzea dela-eta egin den ekitaldi instituzionalean. Foru-gobernuaren eta Espainiaren “konpromiso politiko eta instituzionala” nabarmendu du, transferentzia hori gauzatzea ahalbidetu baitu. “Gaur egun, nafarrak harro egon daitezke, adostasun eta akordioaren bidez, gure autogobernurako urrats historikoa eman delako”, esan du Chivitek.
Nafarroako Lehendakari María Chivite izan da buru gaur arratsaldean trafikoko eta bide-segurtasuneko eskumenak Nafarroara eskualdatzea dela-eta egin den ekitaldi instituzionalean. Foru-gobernuaren eta Espainiaren “konpromiso politiko eta instituzionala” nabarmendu du, transferentzia hori gauzatzea ahalbidetu baitu. “Gaur egun, nafarrak harro egon daitezke, adostasun eta akordioaren bidez, gure autogobernurako urrats historikoa eman delako”, esan du Chivitek.
Ekitaldia Tronuaren Aretoan izan da, eta Miguel Izu Nafarroako Zuzenbidean adituak eta Alfredo González Lurralde Politikako Estatu idazkariak parte hartu dute.
Bere hitzaldian, Chivite lehendakariak gogorarazi du trafikoko eta bide-segurtasuneko eskumenak “gure autogobernuaren jatorria zirela”, eta 1841eko Lege Itunduan aitortuta zeudela, diktadura frankistak kendu zituen arte. Gainera, “1928an Foruzaingoaren jaiotza eragin zuen, garai hartan Errepideko Polizien Kidegoa deitua”. Ildo horretan, adierazi du “foru gobernu guztiek eskatu dutela komunitatearentzat berreskuratzea, bere ikur politikoa edozein dela ere”.
Chivitek eskerrak eman dizkie bi gobernuei, “lankidetzagatik eta akordiorako borondateagatik”, eta azken hilabeteotan egindako lanagatik, eskumenak eskualdatzea “errealitate izan dadin”.
“Nafarroak aurrera egiten du bere autogobernuan”
Lehendakariak adierazi du “Nafarroak aurrera egiten duela bere autogobernuan, legez eta herritarrekin egindako herri-proiektu instituzional baten esparruan”. Adierazi duenez, transferentzia hori “erronka eta aukera bat da, gaitasunetik, talentutik eta Foruzaingoaren esperientzia frogatutik baino gehiago”.
“Lehendakari gisa, ohorea da eskumen hori Nafarroara itzultzea lortu duen gobernuaren buru izatea. Gure komunitatearen lorpen bat da, gure aurretik egon diren gobernu guztiek landu dutena, eta horrek erakusten du Nafarroa, aniztasunetik, gai garela bat egiteko, indartsuagoak egiten gaituzten eta herritarrei ematen diegun zerbitzua hobetzeko aukera ematen diguten aurrerapenak lortzeko”, esan du Chivitek.
Bestalde, Alfredo Gonzalez Lurralde Politikarako Estatu idazkariak gogorarazi duenez, "Nafarroak luzaro aldarrikatutako eskumenen transferentzia da, gutxienez 2000. urtetik, eta horrekin NFEBHLOren 49.3 artikulua betetzen dugu".
Foru Komunitateak laster bere gain hartuko dituen trafikoko eta bide-segurtasuneko funtzioak aipatu ditu, Euskal Autonomia Erkidegoa edo Katalunia bezalako erkidegoek betetzen dituzten bezala, eta trafikoko eskumenetara mugatzen direnak, "Espainiako Gobernuak Foru Erkidegoko lehendakariarekin eta hainbat parlamentu-talderekin hartutako konpromisoaren ildotik".
Gonzalezek gogorarazi duenez, Guardia Zibilak berezkoak dituen eginkizunak betetzen jarraituko du Nafarroan: "eskubide eta askatasunen erabilera askea babestea, natura babesteko zerbitzua, armen kontrola edo mendiko erreskate taldeak". Ministerioko ordezkaria bat etorri da Chivite lehendakariarekin: "bi administrazioek lan egin dugu Nafarroako herritarrei kalitate goreneko zerbitzu publikoa bermatzeko, baita Estatuko eta Nafarroako kudeaketaren arteko trantsizioan ere".
Ekitaldi instituzionalean Gobernuko kontseilariak, Unai Hualde Parlamentuko lehendakaria eta Enrique Maya Iruñeko alkatea ere izan dira. Uxue Barkos Nafarroako lehendakari ohi eta Geroa Bairen talde parlamentarioaren bozeramailea ere bertan izan da, baita talde parlamentarioen bozeramaile eta ordezkariak ere: Javier Esparza (Nafarroa +), Ramon Alzorriz (PSN), Adolfo Araiz (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos Ahal-Dugu) eta Marisa de Simon (Ezkerra/Eskerra). Nafarroako Gorte Nagusietako ordezkariekin batera, ekitaldian izan dira Juan Carlos Zapico Foruzaingoaren burua, gorputzeko 5 komisario nagusiekin batera; Jose Santiago Martin Gomez Nafarroako Guardia Zibilaren 9. eremuko koronel jeje; Jose Mª Borja Moreno Nafarroako Polizia Nazionalaren buru nagusia; eta Javier Goya Espronceda Iruñeko Udaltzaingoaren burua.
Nafarroa – Estatua Transferentzien Batzordearen bilera
Ekitaldiaren aurretik, Chivite lehendakariak eta Javier Remirez lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak bilera bat izan dute Nafarroako Jauregian Alfredo González Lurralde Politikako Estatu idazkariarekin eta Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariarekin.
Jarraian, Nafarroa eta Estatuaren arteko Transferentzien Batzordearen bilera bat izan da, eta, bertan, trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Foru Komunitateari helarazteko erabakia hartu da, bai eta akordio osagarri bat ere, Nafarroak eskumen hori osorik, arian-arian eta egoki bere gain hartzen duela bermatzeko.
Eskumenak eskualdatzeko akordioaren datuak
Akordio hori Transferentzien Batzordeko Nafarroako aldeak abalatua zegoen joan den martxoaren 14an, eta Foru Erkidegoari eskualdatzen zaizkion Estatuko Administrazioaren 10 eginkizun eta zerbitzu jasotzen ditu: zehapenen kudeaketa, autoeskolen eta gidariak aztertzeko zentroen kudeaketa, berreziketarako eta puntuak berreskuratzeko ikastaroak, hezkuntzako eta bide-prestakuntzako kanpainak, errepideen zaintza eta kontrola, kirol-probak edo ibilgailu historikoekin ekitaldiak baimentzea.
Dokumentu horrek inplementazio progresiboko aldi bat eta erregimen iragankor bat ezartzen ditu, Foru Komunitateak bere gain erabat, progresiboki eta egoki hartzen duela bermatzeko.
Horrela, Foruzaingoko agenteen hedapena, trafikoa zaindu eta kontrolatzeko, arian-arian egingo da, gehienez ere lau urteko epean. Epe horren ondoren, Foruzaingoak bere gain hartuko ditu errepideak zaintzeko eta kontrolatzeko lanak, behin betiko, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoak eta Kataluniak duten egoera berean.
Nafarroako Gobernuak aurreikusi du 149 foruzain berri sartu beharko direla zerbitzuan, eta Trafikoko eta Bide Segurtasuneko alorrak gaur egun dituen 227ei gehituko zaizkie. 2018ko Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, eta transferentzia sinatu ondoren, Nafarroako Guardia Zibilaren trafiko-taldeko kideak Foruzaingora borondatez sartzeko pasabidea aktibatuko da Segurtasun Batzordean, eta bertan zehaztuko dira behin betiko baldintzak.
Zehapenen izapidetzeari, ebazpenari eta diru-bilketari dagokienez, Estatuko Administrazioari dagokio eskualdatzeak eragina duen egunetik 2024ko abenduaren 31ra arte, salaketa egiten duen polizia-kidegoa edozein dela ere. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, zehapen-espedienteak izapidetzea, ebaztea eta biltzea Nafarroari dagokio.
Nafarroako Gobernuak bere gain hartu beharreko zerbitzuak eta funtzioak garatzeko kalkulatzen duen kostua 15 milioi euro ingurukoa da.
Aurrekari historikoak
Miguel Izu Nafarroako Zuzenbidean adituak ekitaldia testuinguru historikoan kokatu du. Bere hitzaldian, gogorarazi du Nafarroako Erresumako erakundeek, 1836an behin betiko desagertu aurretik, bete-betean lan egiten zutela garai hartako “errege-bideak” eraiki eta mantentzeko eta pertsonen eta ibilgailuen joan-etorria arautzeko. Eskumen horiek gauzatzeko, Foru Aldundiak Errepideetako Polizien Kidegoa sortu zuen 1928an, eta 1964an Nafarroako Foruzaingoaren izena aldatu zuen, gaur egun mantentzen dena.
1959. urtera arte, Foru Aldundiak izan zituen Nafarroako errepideetako trafikoari buruzko eskumenak, Bideen Zuzendaritzaren eta Errepideetako Polizien Kidegoaren bitartez. Urte hartan, lege berri batek adierazi zuen trafikoaren zaintza eta diziplina eta arau-hausteen zehapena Gobernazio Ministroari eta Gobernadore Zibilei zegokiela. Nafarroa hura aldatzen saiatu zen Gobernu zentralarekin izandako elkarrizketen bidez, eta 1962an erabaki zuen oraingoz “bertan behera uztea arlo horretan zituen eskubideen erabilera”, nahiz eta beti ere eskubide horiek “berreskuratzeko erreserbarekin”.