2025ko martxoaren 4a

Foruzaingoak 342 agente mobilizatuko ditu eta trafikoa zainduko du droneekin eta helikopteroarekin 2025eko Javieradetan

Martxoaren 8ko (larunbata) 15:00etatik aurrera NA-5410 errepidearen zati bat moztuko da, eta ibilgailuak Esatik eta erromesak Zangozatik sartuko dira
Xabierko gazteluaren bista.
Xabierko gazteluaren bista.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Foruzaingoak, 2025eko Javieradak direla eta, segurtasun dispositibo integral bat antolatu du, Iruñeko, Tuterako, Zangozako eta Tafallako polizia-etxeetako 342 agente mobilizatzeko. Agenteek, beste polizia batzuekin koordinatuta, ordena eta segurtasun publikoa zainduko dute martxoaren 9ko eta 15eko asteburuetan. Gainera, Foruzaingoaren Laguntza Teknologikorako Taldearen droneak eta Nafarroako Gobernuaren helikopteroa izango dituzte, airetik trafikoa kontrolatu eta zaintzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).