Descárgate la app
Herritarrak Artatzeko Bulego Mugikorra despopulatzeko arriskuan dauden 14 udalerritan egongo da irailean, Foru Administrazioaren zerbitzuak berdintasunez eskuratzeko aukera bermatzeko
2025ko irailaren 4a
Herritarrak Artatzeko Bulego Mugikorra despopulatzeko arriskuan dauden 14 udalerritan egongo da irailean, Foru Administrazioaren zerbitzuak berdintasunez eskuratzeko aukera bermatzeko
Lurralde Kohesioak izapideak hurbil, arin eta modu pertsonalizatuan egitea erraztu nahi du
Herritarrak Artatzeko Bulego Mugikorrak irailean 14 joan-etorri programatu ditu Nafarroako 14 herritara. Zerbitzu honek “lurraldeen arteko berdintasuna eta kohesioa sustatzen ditu, despopulatzeko arriskuan dauden udalerriei Foru Administrazioarekin lotutako hainbat kudeaketa egiteko aukera eskainiz, beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihesteko eta izapideak errazago egin ahal izateko hurbiletik, arin eta modu pertsonalizatuan”, adierazi du Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia den Jesús María Rodriguezek.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).