2023ko abenduaren 15a

Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeak, bere web orriaren bidez, arbitrajea gatazkak konpontzeko borondatezko tresna gisa bultzatzen du

Web orri berriak, halaber, hainbat gaitan emandako arbitraje-laudoak ikusteko aukera emango du
El director de Comercio y Consumo, Pablo Ezcurra, junto a personal de 
Gobierno de Navarra y la UPNA.
El director de Comercio y Consumo, Pablo Ezcurra, junto a personal de Gobierno de Navarra y la UPNA.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Kontsumoko arbitrajea zer den ulertzea, arbitraje-jarduera horretara jotzeko baldintzak ulertzea, prozesuaren faseak ezagutzea, hainbat arlotan emandako arbitraje-laudo ugaritara sartzea, horiek dira Kontsumoko Arbitraje Batzordearen Arbitraje Sistemaren webgunearen helburuak. Gaur Nafarroako Gobernuaren Kontsumo Zerbitzuan, FAIRNESS proiektuaren zati gisa  aurkeztu da. 

Webgunearen aurkezpen instituzionalaz arduratu dira Pablo Ezcurra, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia hala nola Javier Zazu Ercille, Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakari berria. Orrialdearen aurkezpen teknikoa, funtzionamendua eta hedapena berriz, Kontsumo Zerbitzuko (Tracasa Instrumental) Manuel Lasarte Sesma eta Javier Martínez Sotoren teknikarien azalpenekin argitu da. Aurkezpenera bertaratu dira halaber Nafarroako Gobernuko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileak, NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultateko Dekano Rafael Lara Gonzalez, 2004 eta 2008 artean Kontsumoko Arbitraje Batzordearen lehendakari izana hala nola Ainara Fontanes Zurdo, proiektuaren koordinatzailea. 

Zehazki, webgunearen diseinua eta sorrera 12.765, 67 euro kostatu dira, horrekin lotura duten bestelako kostuei utzi gabe, adibidez, bideoen sorrera (9.440,33 euro), metabertso eremu baten ezarpena (5.000 euro) edo datuen digitalizazioa (3.630 euro). Webgunea, metabertsoa eta digitalizazioa editatzeko zerbitzuak Sarhe enpresarekiko kontratazioari dagozkio eta bideoen sorrera berriz, Franziska tokiko PYMEarekiko eginikoari.

Ezinbestekoa da webgunea barreiatzea kontsumo arloko prestakuntza, informazio eta hezkuntza helburuak betetzeko, pertsona kontsumitzaileen ahalduntzea lortze aldera. Horrela, webgunea kontsultatuz, herritarrek kontsumoko arbitrajearen  helburua ulertu ahal izango dute, arbitraje sistema honekin atxikitako enpresak zeintzuk diren jakinez eta modu horretan euren eskubideen eta interesen jarduera indartzea lortuz.

Kontsumoko Arbitraje Sistema dela medio, alderdiek euren borondatez hautatzen dute organo arbitral bat, zeinek inpartzialtasunez, independentziaz eta konfidentzialtasunez jokatuko duen, kontsumo harreman batean euren artean sortutako eztabaida edo gatazka ebazterakoan. Erabaki honek, alderdi bientzat loteslea, epai baten eraginkortasun bera dauka. Horrez gain, zerbitzu hau konfidentziala, inpartziala, independentea, azkarra eta doakoa da. 

FAIRNESS

FAIRNESS proiektuak, 63.747,95 euroko zenbatekoaren aurrekontua lagun, kontsumo arbitrajea bultzatzen du kontsumitzaile eta enpresen arteko gatazkak ebazteko hautazko tresna bezala. Proiektu hau Europar Batasunak finantzatu du, Europako finantzaketaren bidezko 53.966,92 euroko kopuruarekin, Kontsumitzaileen Defentsa eta Arbitrajearen    sekzioko langileak eta sekzio horri euskarri teknikoa ematen dion Tracasa Instrumental bitarteko izanik.

FAIRNESS proiektuaren helburua da arbitrajea bultzatzea kontsumo arloko gatazken ebazpenerako mekanismo bezala, pertsona kontsumitzaileen eta enpresen hala nola profesionalen artean, gomendio europarrekin egokitutako bide judizialarekiko hautazko tresna izanik. Arbitraje horren kudeaketa Nafarroako Kontsumoko Batzorde Arbitralari dagokio, ziurtatuta dagoena Europar Batasunaren aurrean ADR (Alternative Disputes Resolutions) agente bezala, kontsumo arloko auziekiko hautazko ebazpenari dagokion 2013/11 Zuzentarauan hala nola gure ordenamendu juridikoarekiko bere transposizioan (7/2017 Legea, Zuzentarauaren eduki berdinari buruzkoa) babestuta.

Nabarmentzekoa da Fairness-ek 99,00 puntuko balorazioa lortu duela (100en arabera) eta proiektuak jomuga dituen kolektiboak ordezkatzeko entitate ezberdinen babesarekin kontatu duela: gazteak, behar bereziak dituzten pertsonak eta hirugarren adinekoak zein gizarte agenteak. 

FAIRNESS proiektuaren lan-ildo nagusia herritarrei, Batzorde Arbitralera jo nahi izan ezkero, informatzean eta sarbidea erraztean datza, Administrazio Publikoaren bitartez kudeatutako sistema honen eskutik euren gatazkak ebazteko metodo bezala, gehienbat, gazteak, behar bezeriak dituzten pertsonak eta hirugarren adinekoak eta agente sozialak bezalako sektoreentzat, kolektibo bakoitzarekin egokitutako informazio saio zehatzak baliatuz. Bestalde, informazioa, irisgarritasuna eta prozeduraren gardentasuna hobetzea ditu xede, webgune baten bitartez, zeinetan bistaratu ahal izango diren laudo arbitralen bilduma, bideo didaktikoak, Sistema Arbitralarekin atxikitako enpresen bilatzailea, hala nola Nafarroako Gobernuaren metabertsorako sarbidea.

Gainera, proiektuaren xedea da enpresen hala nola profesionalen artean sistema honen onarpena sustatzea, kontsumitzaileek aurkeztutako eztabaiden ebazpenerako hautazko metodo bezala. Xedetzat izango du eztabaidak ebazten arituko diren arbitroak integratu eta espezializatzea ere.

Azkenik, FAIRNESS proiektuak Kontsumitzailearen Europako Zentroen Sarearekin lankidetza egitea sustatu du, Foru Komunitatea bisitatzen duten bisitari atzerritar eta nazionalei (100.000tik gora, 2022. urtean) kontsumo arloan duten informazioarekiko eskuragarritasuna hobetze aldera.