Descárgate la app
Ollo kontseilariak Paternaingo hobitik ateratako bi pertsonaren gorpuzkiak eman dizkie bere familiei
2022ko abenduaren 19a
Ollo kontseilariak Paternaingo hobitik ateratako bi pertsonaren gorpuzkiak eman dizkie bere familiei
Manuel Serón eta Julio Butrón dira, Gobernuaren DNA bankuaren bidez identifikatuak
Ana Ollo kontseilaria, erdian eta Unai Uhalde Parlamentuko presidentea Julio Butrón Garcia eta Manuel Serón Marcoren familiakideekin.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Gaur goizean egin da Manuel Serón Marcoren eta Julio Butrón Garcíaren gorpuzkiak euren familiei emateko ekitaldia. Memoriaren Nafarroako Institutuak antolatu du ekitaldia, eta Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo izan da buru.