2022ko abenduaren 19a

Ollo kontseilariak Paternaingo hobitik ateratako bi pertsonaren gorpuzkiak eman dizkie bere familiei

Manuel Serón eta Julio Butrón dira, Gobernuaren DNA bankuaren bidez identifikatuak
Ana Ollo kontseilaria, erdian eta Unai Uhalde Parlamentuko presidentea 
Julio Butrón Garcia eta Manuel Serón Marcoren familiakideekin.
Ana Ollo kontseilaria, erdian eta Unai Uhalde Parlamentuko presidentea Julio Butrón Garcia eta Manuel Serón Marcoren familiakideekin.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Gaur goizean egin da Manuel Serón Marcoren eta Julio Butrón Garcíaren gorpuzkiak euren familiei emateko ekitaldia. Memoriaren Nafarroako Institutuak antolatu du ekitaldia, eta Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo izan da buru.