Descárgate la app
Maeztu kontseilaria Ruandan izan da Nembako Ospitalearen 50 urteurreneko ekitaldietan, Nafarroako lehen lankidetza-proiektuan
2024ko abenduaren 3a
Maeztu kontseilaria Ruandan izan da Nembako Ospitalearen 50 urteurreneko ekitaldietan, Nafarroako lehen lankidetza-proiektuan
Nafarroako elkartasunari esker bultzatu eta eraiki da; gaur egun 156.000 pertsona artatzen ditu, eta Nafarroako Gobernuak 2,3 milioi euro jarri ditu inguruneko osasuna hobetzeko
La consejera Maeztu en Ruanda
Irudi galeria
Nafarroaren 2024ko Eguna ere ospatu da Ruandan. Nembako Ospitaleak abenduaren 3a hautatu du 50. Urteurrena ospatzeko; izan ere, Nafarroako elkartasunak lotura garrantzitsua izan du osasun-zentro horren eraikuntzan nahiz garapenean eta mantentze-lanetan 1974an inauguratu zenetik. Duela 50 urte, Nafarroako lankidetzak ospitale bat eraikitzea bultzatu zuen Wakenkeko barrutian, Kigalitik (herrialdearen hiriburua) ipar-mendebaldera, 75 kilometrora.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).