2023ko urriaren 9a

Maeztu kontseilariak Europar Batasuneko Enplegu, Gizarte Politika, Osasun eta Kontsumitzaileen Kontseiluan (EPSCO) parte hartu du Luxenburgon

Carmen Maeztuk Espainiako Gobernuaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko sintonia nabarmendu du, "lan duinaren, kalitatezko enpleguaren eta babes sozialeko sistemen hobekuntzaren" inguruan
Irudi galeria

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko kontseilaria den Carmen Maeztuk Luxenburgon parte hartu du gaur, astelehena, Europar Batasuneko Enplegu, Gizarte Politika, Osasun eta Kontsumitzaileen Kontseiluan (EPSCO), eta, bertan, honako hauek izan dira: Yolanda Diaz, bigarren lehendakariordea eta Laneko eta Ekonomia Sozialeko  ministroa; Jose Luis Escrivá, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroa; eta estatu-kideetako enpleguaz, gizarte-gaiez, osasunaz eta kontsumitzaileen babesaz arduratzen diren gainerako ministroak. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).