Descárgate la app
Esnaola kontseilariak Baluarte Fundazioaren lehen Plan Estrategikoaren erronkak aurkeztu ditu
2025ko irailaren 12a
Esnaola kontseilariak Baluarte Fundazioaren lehen Plan Estrategikoaren erronkak aurkeztu ditu
Entitatea Foru Gobernuaren mende dago, eta sektorearekin aliantzak egitearen, formatu eta publikoetan berritzearen eta komunikazioa hobetzearen alde egiten du, besteak beste
Ezker eskuin: Roberto Gómez, ‘Conexiones improbables 'aholkularitza-enpresako zuzendaria; Rubén Jauquicoa, Baluarte Fundazioko zuzendari kudeatzailea; Esnaola kontseilaria; eta Fundazioko giza baliabideen arduraduna, Virginia Suárez
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak Baluarte Fundazioaren lehen Plan Estrategikoa aurkeztu du gaur, 2025-2028 aldian erakundearen beraren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren ibilbidea definituko duen proiektua. Zehazki, dokumentuak sei jarduera ildo ditu hainbat eremutan, fundazioa Foru Komunitatearen barruan kultur eragile gisa finkatu ahal izateko: antolaketa aldaketa, kultur sektorearekiko aliantza egonkorrak, publikoen dibertsifikazioa eta lurralde deszentralizazioa, formatuen berrikuntza, komunikazioa eta ekintzen eraginaren ebaluazioa.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).