Descárgate la app
Esnaola kontseilariak Nafarroako Edizioaren IX. Azokaren barruan Iruñean egingo diren jarduerak aurkeztu ditu
2025ko irailaren 24a
Esnaola kontseilariak Nafarroako Edizioaren IX. Azokaren barruan Iruñean egingo diren jarduerak aurkeztu ditu
Editargi elkarteak antolatuta, urriaren 1etik 5era egingo da Iruñeko Bosquecillon, kokapen berrian
Ezkerretik eskuinera, Editargiko lehendakaria, Aritz Otazu; Esnaola kontseilaria; Iruñeko Udaleko zinegotzia, Maider Beloki; eta Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria, Clara Flamarique
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak, Editargi editore independenteen elkartearekin eta Iruñeko Udalarekin batera, Nafarroako Edizioaren IX. Azokaren barruan Iruñean egingo diren jarduerak aurkeztu ditu. Azoka lehendabiziko aldiz Bosquecillon egingo da, urriaren 1etik 5era bitartean. Besteak beste, liburuen munduarekin loturiko hogeita hamar jarduera, topaketak eta hitzaldiak izango dira, orain arte izandako programarik osoena.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).