Descárgate la app
Nafarroako Suizidioaren Erakundearteko Batzordeak 10 urte bete ditu suizidioak gutxitzeko, arrisku-kasuen detekzioa hobetzeko eta biktimen familiei laguntzeko lanean
2024ko irailaren 9a
Nafarroako Suizidioaren Erakundearteko Batzordeak 10 urte bete ditu suizidioak gutxitzeko, arrisku-kasuen detekzioa hobetzeko eta biktimen familiei laguntzeko lanean
Jardueraren lehen hamarkada honen ondoren, suizidioa prebenitzeko protokoloa eguneratzea bultzatzen ari da, baita beste proiektu batzuk ere, hala nola autopsia psikologikoaren bidezko ikerketa, hezkuntza-protokoloaren berrikuspena edo NAPRESUI Komunikazioko I. Sariaren deialdia
Suizidio Kodearen bidez, suizidio-arriskuan dauden pertsonak identifikatzea eta haien jarraipena egitea errazten da.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Bihar, irailak 10, Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna ospatuko da. 2024ko lehen seihilekoan, 23 pertsona hil dira Nafarroan bere buruaz beste eginda. 2023an 63 pertsona izan ziren. Gainera, 2024ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean, Osasun Departamentuak 163 Suizidio Kode aktibatu ditu; horietatik % 57 emakumeak ziren; tresna horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan 2022ko abenduan ezarritako arriskuan dauden pertsonen identifikazioa eta jarraipena errazten du.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).