2025ko maiatzaren 9a

Industriak Nafarroako ETEen eta startup teknologikoen arteko lotura bultzatzen du, berrikuntza irekiko programa berri baten bidez

Programa pilotu honetarako hautatutako enpresak AIT, Aldakin, Cafés Mocay - Calidad Pascual, IED Electronicity, Lacturale, Lev2050, Lizarte eta Torraspapel Leitza dira.
Open Innovation programako parte-hartzaileak, CEINeko 
ekintzailetza-teknikekin batera.
Open Innovation programako parte-hartzaileak, CEINeko ekintzailetza-teknikekin batera.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarra (CEIN) sozietate publikoaren bitartez, berrikuntza irekiko programa bat hasi dute gaur, Nafarroako ETEak startup teknologikoekin konektatzeko. Izena emateko prozesu baten ondoren, zortzi enpresa aukeratu dira proiektu pilotu honetan parte hartzeko. Proiektu pilotuaren helburua da enpresa-erronkak hazteko eta berritzeko benetako aukera bihurtzea.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).