2025ko apirilaren 4a

Nafarroako Foru Ogasunak 221.894 aitorpen-proposamen egin ditu astelehen honetan hasiko den Errenta Kanpainarako

Aurtengo berrikuntza nagusiak dira mutualistentzat aurreikusitako neurriak, 145 milioi euroko kostua izango dutenak
El consejero Arasti presenta la Campaña de la Renta 2024 en Navarra Irudi galeria

Hacienda Foral de Navarra ya ha elaborado 221.894 propuestas de declaración para la Campaña de la Renta 2024 que comienza en Navarra este lunes 7 de abril. Así lo ha anunciado el consejero de Economía y Hacienda, José Luis Arasti, y el director gerente de Hacienda Foral de Navarra (HFN), Óscar Martínez de Bujanda. La principal novedad de este año reside en las medidas aplicadas a mutualistas, que suponen un coste de 145 millones de euros.

Nafarroako Foru Ogasunak dagoeneko 221.894 aitorpen-proposamen egin ditu 2024ko Errenta Kanpainarako. Hain zuzen ere, kanpaina astelehenean, apirilaren 7an, hasiko da. Horrela iragarri dute Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak  eta Oscar Martinez de Bujanda Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak. Aurtengo berrikuntza nagusia mutualistei aplikatutako neurriak izango dira; hots, 145 milioi euroko kostua izango dutenak.

Proposamenak astelehen honetatik aurrera egongo dira zergadunen eskura, kontsulta egin dezaten, bai www.renta.navarra.es webgunearen bidez, bai fisikoki, 65 urtetik gorako zergadunen etxeetara egindako bidalketei esker.

Egindako `proposamen guztietatik % 64,5etik gora zergadunari itzuli beharreko emaitza da. Guztira, 172,7 milioi euro dira, eta 53,7 milioi euro edo bestela zero euro sartu behar dira.

Arasti kontseilariak aurtengo kanpainaren berrikuntza nagusiak azaldu ditu. Besteak beste, tarifaren deflaktazioa % 5 izango da 2024rako, eta kalkuluen arabera 24,3 milioi euroko kostua izango du; gutxieneko pertsonal eta familiarrengatiko kenkarien % 3ko igoera ere agertzen da, kasu honetan 25milioi euroko kostu zenbatetsiarekin eta, kontseilariaren arabera, “denetan esanguratsuenak”, hau da, 2000 eta 2023 urteen arteko ezohiko kenkaria eta 2024an errentan aplikatu beharreko murrizketa mutualistentzat. Arastik adierazi duenez, “bi neurrien kostua 145milioi euro ingurukoa da, eta Nafarroako Gobernuak bultzatutako eta Nafarroako Parlamentuak babestutako erabakiaren baitan kokatzen dira, kolektibo horren PFEZ zergaren egoera fiskala herrialdeko gainerakoarekin parekatzeko“.

Arastik aurreratu duenez, “62.000 pertsonak baino gehiagok jasoko dute 2020-2023 urteei dagokien kenkari hori aitorpenetan. Horietatik, Ogasunak egindako proposamenik ez dutenek automatikoki jasoko duten kenkaria aitorpena aurkeztean”.

Kontuan hartu beharreko datak

Kanpainaren mugarri nagusiak datozen egunetan zehar banatuko dira. Horrela, apirilaren 4tik aurrera zergadunen datu fiskalak kontsultatu ahal izango dira. Astelehen horretan, apirilaren 7an, emango zaio hasiera kanpainari, HFN bidez egindako proposamenak kontsultatuz, Online Errenta modalitateari hasiera emanez eta apirilaren 14an hasiko den Telefonozko Errenta modalitaterako aurretiko hitzordua eskatzeko epea irekiz.

Egun bat geroago, apirilaren 15ean,HFN videz egindako proposamenen itzulketak iritsiko dira eta horrez gain,  Nafarroako Foru Ogasunak Iruñean, Tuteran, Tafallan, Lizarran eta Donezteben/Sanestebanen dituen bulegoetan hasiko den Aurrez Aurreko Errenta modalitaterako aurretik hitzordua eskatzen hasi ahal izango da; apirilaren 22an hasiko da Nafarroako Foru Ogasunak Iruñean, Tuteran, Tafallan, Lizarran eta Donezteben dituen bulegoetan.

Kanpaina ekainaren 26ra arte luzatuko da, eta zergadunek dagozkien ordainketak egiteko bi egun aurreikusten dira; uztailaren 4a eta azaroaren 20a.

Laguntza-kanalak

Errenta aitorpena egiteko izapidea are eskuragarriagoa izan dadin, Nafarroako Foru Ogasunak zergadunentzat kanal sorta bat diseinatu du. Alde batetik, telefono-zenbaki batzuk jarri dira, astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30etara eta ostiraletan 8.00etatik 15:00etara, zerga-kontsultetarako eta izapideetarako (948 106 106), arazo informatikoetarako (948 913 555) eta aurrez hitzordua eskatzeko errenta presentzialerako (948 505 505 /948 505 506).

Gainera, Online Errentaren webgunean (https://renta.navarra.es/es/renta-online) astelehenetik aurrera, hainbat tutoretza-bidea egongo dira eskuragarri, eta, besteak beste, honako hauek azalduko dituzte: online errenta nola gauzatu, etxebizitza baten alokairua nola aitortu, zeinek halaber ondarearen gaineko zergaren aitorpena, apirilaren 7tik ekainaren 26 bitartean egiteko epea izango duen.

Azkenik, zergadunek eskura dute aitorpenak egiteko beste modu bat, esaterako finantza-erakunde laguntzaileen bidez. Aurten maiatzaren 5etik aurrera hasiko dira zerbitzu hori ematen erkidego osoan, honako udalerri hauetan izan ezik: Iruñerria (Antsoain, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Zizur, Galar, Uharte, Noain (Elortzibar), Orkoien, Iruñea, Eguesibar, Atarrabia eta Zizur Nagusia).