2025ko azaroaren 28a

Nafarroako Foru Ogasunak 2025eko errenta aitorpenaren online simulagailua aktibatu du

Tresna honen bidez, PFEZ aitorpenaren simulazio bat egin daiteke, eta egoera fiskalarekin lotutako zenbait erabaki hartzeko gida gisa balio du
Edificio de la Hacienda Foral.
Edificio de la Hacienda Foral.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Ostiral honetatik aurrera posible da errenta aitorpenaren zenbatespena egitea Nafarroako Foru Ogasunaren simulagailuaren bidez. Tresna honi esker, zergadunek 2025eko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenaren simulazio bat egin dezakete, eta, hala, hemendik urte amaierara zerga-gaiei buruzko erabakiak hartu.

Aurreko urteekin alderatuta azken ekitaldian izandako aldaketak; hala nola, kenkarien gaineko irabaziak; alokatutako higiezin baten aitorpena, alokatzen den lehen aldia bada; eta egoera partikular ugari jaso daitezke informazioa emateko helburu bakarra duen tresna honen bidez, modu erabat anonimoan, eta, horrela, tributazioaren zenbatespena egin dezakegu.

Erraza da erabiltzea; alegia, 2025eko egoera ekonomikoari buruzko datuak sartzen dira, eta simulagailuak aitorpenaren emaitzaren zenbatespen bat itzultzen du. Emaitza horretan jasotzen dira saiakuntza egiterakoan indarrean diren lege-aldaketa guztiak, etengabe eguneratuta baitago eta indarrean den araudi guztia jasotzen baitu.

Egindako aitorpenean lortutako emaitza ez da loteslea, ez zergadunarentzat, ez Foru Ogasunarentzat; izan ere, behin aplikazioa itxita, jarritako datuak berrasieratu eta sistematik ezabatzen dira. Horrela, zergadunak nahi beste simulazio egin ditzake.

Arreta telematikoa, NFOren apustua

Nafarroako Foru Ogasunaren PFEZ simulagailuak 2024an 48.600 sarrera baino gehiago izan zituen. Erakunde autonomoak zergadunei eskaintzen dien beste tresna informatikoetako bat da. Tresnen artean, Karpeta Fiskala sortu zuen, pertsona bakoitzak bere zerga-egoera kontsultatu ahal izateko; ATHANA tresna ere abian jarri zuen, zirriborroak kudeatzea eta zerga-aitorpenak aurkeztea errazten duena; edota zerga eta informazio-ereduetarako laguntza-programa ere sortu zuen. Orain, horiekin batera, erakunde autonomoak Foru Ogasunarekin egin beharreko izapideak erraztu nahi ditu, baina, tresna horiek erabiltzeko ohitura gutxi duten pertsonei aurrez aurreko arreta ere bermatu nahi die.