2024ko urtarrilaren 11a

Taberna lehendakariordeak Nafarroa Marka proiektua nabarmendu du Foru Komunitatera talentua eta inbertsioak erakartzeko bide gisa

Foru Exekutiboak 455.000 euroko inbertsioa egitea aurreikusi du aurten
Félix Taberna, Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea.
Félix Taberna, Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroak bere posizionamendu estrategikoa bultzatuko du 2024an Nafarroa Marka proiektuaren bidez, talentua eta inbertsioak sortu eta Foru Komunitatera erakartzera eta bertan fidelizatzera bideratutako ekimena, Felix Taberna lehen lehendakariorde eta Berdintasuneko kontseilariak gaur Parlamentuan azaldu duenez.

Proiektuak, 2024 honetan eginiko 455.000 euroko hasierako inbertsio bati esker, Foru Komunitatearen barne eta kanpo irudia finkatzea eta sendotzea, dagozkion ospea nahiz lehiakortasuna hobetzea, maila globalean eskualde handien testuinguruan ezartzea eta esparru nazional zein nazioartekoan bere eragina hedatzea izango ditu helburu.

Nafarroa Marka proiektuaren asistentzia teknikoa duela gutxi esleitu zaio “Prodigioso Volcán” kontsultategiari, zein Foru Komunitatearen sustapen estrategia bat garatzeaz eta exekutatzeaz arduratuko den. Enpresa, Madrilen eta Bartzelonan egoitzak izanik, aditua da testuinguru berriekin egokitzeko proposamen berritzaileak bilatzen ari diren entitateentzat irtenbideak topatzeko orduan.  

“Nafarroako Gobernuaren ustean, Nafarroaren oparotasuna garatzekotan ezinbestekoa da ‘Lurralde Marka’ bat garatzea. Globalizazioa eta hiperkonektibitatea eraldatzen ari dira gure gizartea eta gure artean harremana izateko moduak. Eskualdeek zailtasunak dituzte euren artean bereizteko eta zinezko modu batean konektatzeko. Nafarroarekiko dugun irudia nahiz Komunitatearen barruan zein kanpoan harekiko dugun pertzepzioa sendotu eta landu nahi genituzke. Lurraldearen abantailak hedatuz balorazio hobeagoa eskaintzea planteatu beharko da”, azaldu du Tabernak.

Kontseilariak proiektu honetan “inplikatutako aktore guztiak lerrokatzearen” garrantzia nabarmendu du, Gobernua eta erakundeak hala nola sektore pribatua eta gizarte zibila barne hartuz. Bestalde, “siglez haratago doazen komunitatearen proiektuak bitarteko izanik balio koherenteak proiektatzeko beharra nabarmendu du. Gobernuaren kolorea edozein dela ere, Nafarroarentzat epe luzerako proiektu bat da. Barkos Gobernuarekin hasi zen, lehenengo Chivite Gobernuarekin jarraitu zuen eta aurrera darrai”. 

“Balio proposamen berezi bat sortzeko” lau faseko prozesu bat

Nafarroa Marka proiektua, lurraldeak “balio bereziko proposamen” bat sortzeko dituen indarguneak eta aukerak finkatzean oinarrituta dago. “Herrialde marka baten kudeaketa egokiak posizionamendua sendotzen du, transmititu nahi ditugun balioekin identifikatu ahal diren publikoak erakartzen dituen nortasun bat izatea ahalbidetuz”, nabarmendu du Tabernak.

2024 urte erabakigarria izango da Nafarroa markaren irudi berri hau bultzatzeko. Azken hilabetetan entzute prozesu bat garatu da enpresa, hezkuntza eta gizarte esparruko jende guztiarekin; zeregin horrek jarraipena izango du datozen asteetan zehar toki esparruan, gizarte zibileko hainbat ordezkarirekin kontatuz. Entzute prozesu hau abiapuntua izango da “Prodigioso Volcán” kontsultategiak bere ekintzak diseinatu eta exekuta ditzan. 

Lehen fase honen ondoren, Nafarroa Marka sustatzeko plan estrategiko bat elaboratuko da, epe labur, ertain eta luzeko ekintzen balorazio ekonomikoa eginez. Hirugarren fase batean, 2024ko urrira arte, marka posizionatzeko komunikazio eta marketin plan bat aurkeztuko da eta, azkenik, 2024ko abenduaren 1a baino lehen, emaitzen segimendu eta ebaluaketarako txostena ezagutzera emango da.

Prozesuaren emaitza nortasun bisual zein ahozko berritu bat da, Foru Komunitatearen indarguneak agerian jarriko dituen ekintzen garapena eta betearazpena barne dituena. 

Proiektu honek Nafarroaren bilakaera historiko eta sozialari dagozkion berezko ikuspegi eta sentsibilitateak barne hartu nahi ditu, beste lurralde batzuekiko kontakizun koherente hala nola bereizle bat sortuz, Foru Komunitatea “berezia” bihurtzen duena eta “talentua eta inbertsioak erakartzea eta fidelizatzea ahalbidetzen” dion hura agerian jartze aldera”, nabarmendu du Tabernak.

“Gure itxaropena da, hamar urte barru atzerantz begiratzean harro egotea, bere horretan aitortua izanik, eskala gizatiarrari dagokion Nafarroa bat sortu dugulako. Batzen gaituen haren esentzian oinarritutako lurralde komun bat sortzeko gai izan nahi genuke.”, esan du azkenik Tabernak.+