Descárgate la app
Aierdi lehendakariordeak iragarri du hobari bat aplikatuko dela alokairuko etxebizitza publikoa Pirinioetan eskuragarriagoa izan dadin
2023ko martxoaren 1a
Aierdi lehendakariordeak iragarri du hobari bat aplikatuko dela alokairuko etxebizitza publikoa Pirinioetan eskuragarriagoa izan dadin
Kontseilariak Pirinioetan zerbitzuak eta tokiko ekintzailetza hobetzeko bere departamentuak egindako 9 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa nabarmendu du
Aierdi lehendakariordea, Gu Pirinioa taldeko kideekin, Otsagabian egindako bilera hasi baino lehen.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Jose Maria Aierdi lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak iragarri duenez, “Departamentuak alokairuko etxebizitza publikoetarako hobari bat aktibatzea erabaki du Pirinioetako udalerrietan. Horrela, eskualde horretako herrietako errentamendu-errentaren prezioa % 38 merkeagoa izango da, inguru horretako etxebizitza eskuragarriaren beharrari erantzuteko eta biztanleak finkatzen laguntzeko”. Hala, prezioa m2-ko 5,66 eurotik m2-ko 3,50 eurora pasatuko da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).