2026ko apirilaren 15a

Datorren maiatzean, Nafarroak lehenbiziko aldiz hartuko du “Spain T100 Triathlon” nazioarteko proba

Esnaola kontseilariak nabarmendu duenez, Foru Komunitatea “proba honetako egoitza handien zerrendan sartu da, hala nola Singapur, Vancouver, Dubai edo Qatarren”
Ezkerretik eskuinera: José Hidalgo, FETRIko presidentea; Sam Renouf, PTOko 
CEOa; Esnaola kontseilaria; Beloki zinegotzia; Jorge Aguirre, INDAFeko 
zuzendari kudeatzailea; eta Gorka Blasco, Nafarroako Triatloi Federazioko 
presidentea.
Ezkerretik eskuinera: José Hidalgo, FETRIko presidentea; Sam Renouf, PTOko CEOa; Esnaola kontseilaria; Beloki zinegotzia; Jorge Aguirre, INDAFeko zuzendari kudeatzailea; eta Gorka Blasco, Nafarroako Triatloi Federazioko presidentea.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak ‘Spain T100 Triathlon' aurkeztu du. Foru Komunitatean egingo da lehen aldiz, maiatzaren 23an eta 24an. Professional Triاes Organisation (PTO) delakoaren distantzia luzeko nazioarteko zirkuituko probetako bat da, eta lehen aldiz iritsi da Nafarroara, erakundeak, World Triathlonek eta Espainiako Triatloi Federazioak (FETRI) lortutako akordio bati esker. Aurkezpenean, José Hidalgo FETRIko presidenteak eta Sam Renouf PTOko zuzendari nagusiak ere parte hartu dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).