2024ko urtarrilaren 15a

Nafarroako Hondakinen Planak erdira murriztu nahi ditu 2027an etxeko zaborrak

Aierdi kontselaria buru izan da Nafarroako Ingurumeneko Kontseiluaren bileran, Aldaketa Klimatikoaren Legearen ondorioz berriko sortutako partaidetza organoa, zeinak zuzendaritza nagusiaren 2024rako aurrekontuak onartu dituen
Aierdi kontseilaria buru izan da Ingurumeneko Kontseiluaren bileran, bertan 
40 ordezkarik hartu dute parte.
Aierdi kontseilaria buru izan da Ingurumeneko Kontseiluaren bileran, bertan 40 ordezkarik hartu dute parte.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Ingurumen Kontseiluak Nafarroako Hondakinen Planaren berrikuspena babestu du gaur Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuan egin duen bilkuran. Plan hori eguneratzeak, 2027rako dituen helburu nagusien artean, etxeko hondakinen isurketak erdira murrizteko asmoa ezartzen du.

Gaur egun, Nafarroak etxean sortutako hondakin guztien isurketen % 48a botatzen du zabortegira eta Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketarako foru Planak portzentaje hori % 25era murriztea nahi luke datozen lau urtetan. Eta helburu hori lortze aldera, plan honek, olioak, pilak, ontziak edo hondakin-frakzioa bezalako zenbait hondakin-fluxu hobeto erabiltzeko zenbait ekintza dakartza, baita erabilera bakarreko elikagaiak eta plastiko hondakinak murrizterakoan hobekuntza lortu edota prebentzioa bultzatzeko hondakinen sorreraren araberako ordainketaren printzipioan aurrera egiteko beharra ere. 

Horrez gainera, jauzi hau eman ahal izateko funtsezko faktore bezala kontuan hartu da Iruñerriko Mankomunitateak 2025ean jada abian jartzea aurreikusten duen Imarcoain-eko hondakinen tratamendurako solairu berria martxan jartzea.

Era berean, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak Kontseiluaren aurrean aurkeztu du sortu berri duen www.planderesiduosdenavarra.es webgunea; atari digital honek, segimendu bat egingo dio Nafarroako Hondakinen Planari zeinek barne hartzen dituen, Nafarroan eta Estatuaren gainerakoan, adierazleak, datuak eta eboluzioak dakartzan aginte-mahai osatu bat, hondakinen inbentarioak, ekoizpen- eta kudeaketa-erregistroa hala nola horri lotutako dokumentazio sorta bat.

40 agente sektorialen ordezkaritza

Hauxe da gaur Ingurumen Kontseilu Sektorialak, joan den martxoan gizarte zibileko gizarte kolektiboak eta ordezkariak barne hartzeko legez berritu eta hedatu zen Foru Administrazioko partaidetza, kontsulta eta aholku-ematea xede dituen organoak, gaur landu dituen puntu nagusienen arteko bat. Horrela, gehienbat teknikoa zen organo bat halaber eztabaidarako partaidetza foro bat bihurtu da, 2022ko Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legeak xedatu zuen bezala. Eta bere gaurko bilkuran, formatu berriarekin, ingurumen esparruko 40 agente publiko, profesional, akademiko, sindikal edo sozial baino gehiago izan dira partaide.

Bileran, bertako buru izanik Jose Mari Aierdi kontseilaria eta Ana Bretaña zuzendari nagusia, eta hiru ordutik gorako epean azalpenak eta eztabaida garatuz, Kontseiluak halaber gehiengoaren arabera onartu du 2024. urterako Ingurumen arloko Nafarroako Gobernuaren Aurrekontuen aurreproiektua.

Kontseiluak halaber beste zeinbait puntu eztabaidatu eta onartu ditu, esaterako PFEZren % 0,7aren zerga esleipenaren kargurako diru-laguntzen deialdia –milioi erdi euro inguru zein bideratuko diren, nagusiki, habitatak hobetzera hala nola ingurumen hezkuntzarako programa garatzera- edo baso kudeaketa jasangarriaren estrategia hobetzeko mendietan eginiko jarduketetarako administrazio prozeduren sinplifikazioa eta arintzea erraztuko duen Foru Aginduaren proiektua.

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak bilkura honetan informazioa eskaini du halaber ingurumen esparruko xedapen ezberdinen gainean, zein 2024. urte honetarako foru Gobernuaren legegintza planaren baitan aurkitzen diren tramitazio egoeran edota partaidetza prozesu baten eraginpean. Horien artean, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen garapen normatiboarekin lotuta dagoen guztia, barne hartuz Nafarroako Funts Klimatikoari dagokion gobernantzako organo sozialen sorrera eta fiskalitate berdean eginiko aurrerapenak; ospakizun publiko jasangarrien gaineko Foru Dekretua edo ZEC-etako hezeguneei buruzko dekretuak, besteak beste.