2024ko martxoaren 21a

‘Navarra Social Housing’ Gobernuaren alokairu-planak 'Construcción Industrializada-Offside and Modular Construction' saria jaso du

Rebuild kongresuaren epaimahaiak Nasuvinsaren lidergoa aitortu du eraikuntza eredu jasangarri eta industrializatuago baten sustapenean eta garapenean
Eskuin ezker: Javier Burón, zuzendari kudeatzailea; Maitane Zazu, Proiektu 
Berezien ataleko arduraduna; Berta Úriz, Etxebizitzako Departamentuko 
zuzendaria; eta Luis Arellano, aipatu departamentuko teknikaria.
Eskuin ezker: Javier Burón, zuzendari kudeatzailea; Maitane Zazu, Proiektu Berezien ataleko arduraduna; Berta Úriz, Etxebizitzako Departamentuko zuzendaria; eta Luis Arellano, aipatu departamentuko teknikaria.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Begoña Alfaro Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak, Nafarroako Gobernuaren izenean, zoriondu egin du Nasuvinsa, Rebuild kongresuaren esparruan emandako Advanced Architecture Awards sarietan jasotako sariagatik. Rebuild kongresu hori urtero IFEMA Madrilen eraikuntza jasangarri, industrializatu eta digitalaren sektorea biltzen duen enpresa- eta lanbide-ekitaldi nagusia da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).