Descárgate la app
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eta Iruñeko Udalak zaintzaren aldeko tokiko hitzarmena sinatu dute, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorraren alde lan egiten jarraitzeko
2024ko apirilaren 23a
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eta Iruñeko Udalak zaintzaren aldeko tokiko hitzarmena sinatu dute, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorraren alde lan egiten jarraitzeko
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eta Iruñeko Udalak ‘Zaintzaren aldeko Tokiko Ituna’ sinatu dute gaur, kontziliazioaren eta erantzunkidetasunaren kontzeptuak gainditu eta zaintzak banatu eta partekatzeko beste urrats bat eman nahi duen lan esparrua, berdintasun proposamen politikoak hiriko errealitate sozial eta kulturalera egokituz. Zaintzatzat hartzen da giza bizitza duina, autonomiaduna eta ongizatezkoa erreproduzitzeko eta sostengatzeko beharrezkoak diren ahalegin, zeregin eta lan pribatu eta publikoen multzoa. Zaintzak ondasun bat dira herritar guztientzat, eta, tradizioz emakumeei egotzi izan zaizkien arren, betebehar demokratikoa dira benetan, baita etxeetan ere, non elkarrekin bizi diren pertsona guztien artean banatu behar diren, hots, gizonen, emakumeen eta haurren artean.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).