Descárgate la app
Nafarroako Unibertsitate Ospitaleak prostatako minbiziaren erradioterapia bidezko tratamendua hobetzeko zentro anitzeko hiru azterlanetan parte hartu du
2025ko ekainaren 10a
Nafarroako Unibertsitate Ospitaleak prostatako minbiziaren erradioterapia bidezko tratamendua hobetzeko zentro anitzeko hiru azterlanetan parte hartu du
Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuak eta Erradioterapiako Unitate Funtzional Integratuak prostatako minbiziarekin lotutako hiru azterketa multizentrikotan parte hartzen hasi berri dira. Nazioarteko azterlan bat da (ARTIA-prostata), eta bi izaera nazionalekoak (OLIGORESIST eta START-MET). Horietako bat Navarrabiomed-Miguel Servet Fundaziotik kudeatzen da, eta Marta Barrado doktoreak zuzentzen du, NOUeko onkologo erradioterapikoak. Asteazken honetan, ekainaren 11n, Prostatako Minbiziaren Eguna ospatuko da mundu osoan, eta 2024an 523 gizonezko diagnostikatu zituzten Nafarroan.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).