2025ko abenduaren 18a

Gobernuak Nafarroan 2026rako egun baliogabeak deklaratzen ditu epeak zenbatzeko

Larunbat eta igande guztiak dira, baita hamabi jaiegun ere
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, foru dekretu bat onartu du, 2026rako egun baliogabeak ezartzen dituena epeak zenbatzeko.

Zehazki, larunbat eta igande guztiak izango dira, bai eta hamaika jaiegun ere: urtarrilaren 1a eta 6a, martxoaren 19a, apirilaren 2a, 3a eta 6a, maiatzaren 1a, urriaren 12a, azaroaren 2a eta 2026ko abenduaren 3a, 8a eta 25a.

Horiei gehitzen zaizkie, Toki Administrazioko entitateen esparruan, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 682/2025 Ebazpenaren bidez ezarritako tokiko jaiak (joan den abenduaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Kasu honetan, jai-egunak honako hauek izango dira: urtarrilak 1 (Urteberri eguna) eta 6 (Errege Eguna); martxoak 19 (San Jose eguna); apirilak 2, 3 eta 6 (Ostegun Santua, Ostiral Santua eta Pazko Bigarrena); maiatzak 1 (Langileen Eguna); uztailak 6, 7 eta 8 (San Fermin bezpera eta Iruñean lan egiten duten langileentzako jai-egunak); abuztuak 15 (Jasokundearen Eguna); urriak 12 (Espainiako Jai Nazionala); azaroak 2 (Santu Guztien Egunaren biharamuna) eta 30 (San Saturnino jai-egunaren biharamuna, Iruñean lan egiten duten langileentzako jai-eguna); abenduak 3 (Frantzisko Xabierkoa), 8 (Sortzez Garbia) eta 25 (Jaunaren Jaiotza).