2025ko ekainaren 18a

Nafarroako Gobernuak 16 pertsona aitortu zituen 2024an Elizaren barruan sexu-abusuen biktima gisa

Kasuak aztertzen dituen batzordeak 77 eskaera jaso ditu hasieratik, 73 biktimenak eta lau lekukoenak
Iruñeko Justizia Jauregia.
Iruñeko Justizia Jauregia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Eliza katolikoaren esparruan osotasun fisikoaren, ukigabetasunaren eta sexu-askatasunaren aurkako erasoen biktimen errekonozimenduan lan egiten duen adituen batzordeak, 24/2022 Foru Legearen babesean sortu zenak, Elizaren barruan sexu-abusuen 16 biktima aitortu zituen 2024an. Batzordeko kideek 2024an beren lana azaltzeko Parlamentuan egindako agerraldian azaldu dutenez, iaz 27 espediente hasi ziren, eta horietatik 17 amaitu ziren 16 onarpenekin eta ezetsitako eskaera batekin; beste hamar balorazio-prozesuan daude, eta beste zazpi izapidetzen hasteko daude.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).