2026ko maiatzaren 8a

Nafarroako Gobernuak erregularizazio-prozesuari buruzko 2.900 arreta baino gehiago eman ditu apirilera arte

Horietako gehienak Atzerritartasunaren arloan Arreta eta Aholkularitza emateko Zerbitzuak kudeatu ditu, eta apirilean egin dira
Personas revisando documentos
Personas revisando documentos  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuaren inguruan 2.900 arreta baino gehiago eman ditu urteko lehen lau hilabeteetan, Atzerritartasunaren arloan Arreta eta Aholkularitza emateko Zerbitzuaren bidez; zerbitzu hori Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren mendekoa da. Arreta gehienak, 1.187, apirilean eman ziren, ezohiko erregularizazio-eskaerak aurkezteko epearen hasierarekin bat eginez.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.