2023ko azaroaren 24a

Nafarroako Gobernuak Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarearen zuzendaritza batzordean parte hartu du

Euskarabidea-Nafarroako Euskara Institutuko zuzendari kudeatzaileak, Javier Arakama Urtiagak HASESren Zuzendaritza Batzordean parte harte du Dublinen
Bileraren irudi nagusia
Bileraren irudi nagusia  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Dublinen, Emigrazioaren Irlandar Museoan egin den Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarearen (HASES) zuzendaritza-batzordean parte hartu du. Bilera horretan HASESko 30 kidek hartu dute parte, eta bertan izan da Javier Arakama Urtiaga, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Jardunaldiaren lehen zatian, Zuzendaritza Batzordeak 2023an egindako jarduerak eta aurrekontuaren egokitzapena baloratu zituen, bai eta 2024 urterako plangintza ere.

Jarraian, “Zerbitzu berdintasuna desgaitasuna duten eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunentzat” izeneko mintegia egin zen. Mintegiari hasiera emateko hitza hartu zuten Bartomeu Riera HASESko lehendariak, Séamous Ó Concheanainn, Irlandako Hizkuntzaren ordezkariak eta Sinéad Gibney, Irlandako Giza Eskubideen eta Berdintasunaren ordezkariak.

Ailbhe Ní Chasaid, Trinity Collegeko ikertzaileak, hitzaldi nagusia eman zuen ere. Fonetikari buruz hitz egin zuen ikertzaile honek, eta ahotsaren analisian eta behar bereziak dituztenei laguntzeko sistemak sortzean arreta jarri zuen, teknologia berriak erabiliz.

Mintegiari bukaera emateko, “Gizarte integratzaileago baterako estrategiak” izeneko mahai-ingurua egin zen. Bertan, Francesc Xavier Vila, Kataluniako Generalitateko ordezkaria; Pádraig Hannafin REHAB taldeko kidea; eta Jeremy Evas, Galesko Gobernuko kidea aritu ziren.

Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarea (HASES)

Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarearen helburua Europan hizkuntza-aniztasuna sustatzea da, maila guztietan informazioa eta esperientziak partekatuz, aniztasun hori errazago ulertzeko eta nazioartean aintzatespen handiagoa lortzeko.

Nafarroako Gobernua 2010etik NPLDko eskubide osoko kidea da, eta Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuaren bidez parte hartzen du sarearen jardueretan. Estatuetako eta eskualdeetako gobernuekin lan egin ohi du lan-saioetan, bai eta hizkuntza-plangintzan diharduten beste erakunde batzuekin ere. Sare horretan Europa osoko erakundeak daude ordezkatuta, hala nola tokiko agintariak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta gobernuz kanpoko erakundeak.

Nafarroako Gobernuarekin batera, eskubide osoko kide dira Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Kataluniako Generalitatea, Valentziako Generalitatea, Balear Uharteetako Gobernua eta Galiziako Xunta. Eta Europa mailan, Galesko Gobernua (Llywodraeth Cymru), Irlandako Gobernua (Foras na Gaeilge), Italiako Trento eskualdea eta Herbereetako Frisiakoa (Provinsje Fryslân), besteak beste.