2026ko apirilaren 22a

Nafarroako Gobernua ez dago ados Espainiako Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko proposamenarekin

Foru berezitasunak defendatzen ditu, eta uste du UPNren proposamena onartzeak Gorte Nagusietatik alde bakarreko aldaketen “aurrekari arriskutsua” sor lezakeela
El Gobierno de Navarra rechaza la reforma constitucional que plantea derogar la transitoria cuarta Irudi galeria

El Gobierno de Navarra rechaza la reforma constitucional que plantea derogar la transitoria cuarta

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du ez dagoela ados Espainiako Konstituzioa erreformatzeko UPNren talde parlamentarioak proposatutako foru lege proposamenaren tramitazioarekin, Espainiako Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko. Gogoratu behar da xedapen horrek salbuespenezko prozedura bat sustatzeko aukera jasotzen duela, Foru Komunitateak erreferendumean bozkatu ahal izan dezan, euskal araubide autonomikoan sartu nahi badu.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).