2026ko otsailaren 5a

Nafarroako Gobernuak Europako proiektu bat zuzentzen du, landa-ingurunean adinekoen alfabetatze mediatikoa indartzeko

Helburua da gailu digitalen erabilerari buruzko prestakuntza teknikoa eta pentsamendu kritikoa eta ematen duten informazioaren sinesgarritasuna ebaluatzeko gaitasunaren garapena konbinatzea
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiaren (Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua) bitartez, Europako INMERS (International Media Literacy – Empowered Rural Seniors) proiektua zuzentzen du. Ekimena Europako Batzordearen Europa Sortzailea programaren bidez finantzatzen da, eta horren helburua da landa-eremuetako 65 urtetik gorako pertsonen alfabetatze mediatikoa hobetzea. Proiektuak bereziki kontuan izango ditu hainbat hizkuntzako bizikidetza-lurraldeak, gizarte digitalean adinekoen autonomia, pentsamendu kritikoa eta parte-hartze aktiboa indartzearren. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).