2024ko maiatzaren 28a

Nafarroako Gobernuak, Nastaten bitartez, erabaki publikoak hartzeko gida izango den Estatistikari buruzko Foru Legearen erreforma bultzatzen du

Nafarroako Estatistika Institutuak bi parte-hartze prozesu abiaraziko ditu 2025-2028 Estatistika Plan berria definitzeko, erakunde publiko eta pribatuetako informazio premiekin
Felix Taberna lehendakariordea eta Pablo Cebrián Nafarroako Estatistika 
Kontseiluko buru izan dira gaur goizean Nafarroako Jauregian egindako 
bileran.
Felix Taberna lehendakariordea eta Pablo Cebrián Nafarroako Estatistika Kontseiluko buru izan dira gaur goizean Nafarroako Jauregian egindako bileran.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Nastaten bitartez, Estatistikari buruzko Foru Legearen erreforma bultzatuko du, erabaki publikoak hartzeko gida izango dena. Gainera, Nafarroako Estatistika Institutuak (Nastat) bi prozesu parte-hartzaile jarriko ditu abian Administrazioaren eta lurraldeko erakunde sozial eta ekonomikoen informazio estatistikoaren beharrizan berriak ezagutzeko. Kontsultaren emaitzek 2025-2028 Estatistika Plan berriaren lehentasunak definitzeko balio izango dute. Plan horrek diagnostikorako, ebaluaziorako eta erabakiak hartzeko tresna erabilgarri berriak eskaini nahi dizkie erakunde publiko zein pribatuei.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).