2024ko ekainaren 14a

Nafarroako Gobernuak suteen aurkako 20 plan homologatu ditu, eta dagoeneko 56 udalerrik dituzte

Suhiltzaileak eta aireko baliabideak indartzea, simulakroak edo tokiko erakundeekin lan egitea, uda honetan suarekiko erantzuna hobetzeko ildoen artean
Amparo López Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren adierazpenak Irudi galeria

Amparo López Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak prentsaurrekoa eman du gaur eguerdian, baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko kanpainako ekintzen berri emateko. Ildo horretan, azaldu du 56 udalerrik badituztela dagoeneko Baso-suteen arriskuari aurre egiteko Udalaren Jarduketa Planak, Nafarroako Babes Zibileko Batzordeak atzo egindako bileraren ondoren. Bilera horretan, 20 toki-entitateren suteen aurkako planak homologatu dira. Era berean, beste zortzi udalerrik amaitutako planak dituzte, udalbatzak onartu gabe, eta beste 21 udalerrik suteen aurkako larrialdi-planak idazten hasi dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).