2024ko maiatzaren 10a

Nafarroako Gobernuak 2023-2024 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak deitu ditu

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 27an 14:00etan amaituko da
Probak ekainaren 19an egingo dira Iruñeko Basoko BHIn
Probak ekainaren 19an egingo dira Iruñeko Basoko BHIn  Deskargatu irudia Irudi galeria

Foru Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Batxilergoko Sari Berezien deialdia argitaratu du gaur NAOn, 2023-2024 ikasturtean ikasketak amaitu dituzten ikasleentzat. Eskabideak bigarren ikasturtea egin den ikastetxean aurkeztu behar dira, eta epea 2024ko maiatzaren 27an amaituko da, 14:00etan; gainera, telematikoki aurkezteko aukera izango da honako loturaren bitartez.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).