2023ko martxoaren 30a

Nafarroako Gobernuak Elon Ubide fotovoltaikoa ezartzeko proiektuaren ezaugarriak partekatu ditu inguruko udaletako ordezkariekin eta urestatzaileekin

Aierdi, Ciriza eta Gómez kontseilariak Eloko alkatearekin eta urestatzaileen komunitateko kudeatzailearekin bildu da Alaitz mendilerroko lehen konexioa energetikoa ezagutzeko
Nafarroako kanal fotovoltaikoa, Nafarroako ubidearen azalera eguzki-plakekin estaltzeko proiektua Irudi galeria

Nafarroako kanal fotovoltaikoa, Nafarroako ubidearen azalera eguzki-plakekin estaltzeko proiektua

Nafarroako Ubideko aire zabaleko 50 kilometro baino gehiagoko tartea plaka fotovoltaikoen bidez estaltzeko lidergo publikoa duen proiektua partekatu dute Nafarroako Gobernuko arduradun politiko eta teknikariek tokiko udal arduradunekin eta inguruko urestatzaileekin. Elora egindako bisitan, Alaitz mendilerroaren inguruan egingo den energia konexioaren azpiegitura berri horren ezaugarriak aurkeztu dituzte.

Foru Exekutiboko bigarren lehendakariordea den Jose Mª Aierdi, Lurralde Kohesioko kontseilari Bernardo Ciriza, eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gomez gaur bildu dira lehenengo konexio energetiko honek zeharkatuko dituen udalerrietako ordezkariekin: Jose Manuel Garcia, Eloko alkatea, Sebastian Marco, Elortzibarreko alkatea; - Tebas-Muru Artederretako alkatea, Yolanda Obanos, ez etortzeagatik desenkusatu zen-, eta Nafarroako Ubideko urestatzaileen komunitateko gerentea, Natxo Valencia, hala nola Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzenari nagusi Ignacio Gil.

Topaketako partaideek, Eloko udal barrutian dagoen paraje batean, zeinetan elkartzen diren Nafarroako Ubidearen pasagunea eta A-21 autopista, proiektu honek sortuko duen eguzki-energiaren hornikuntzarako sarearen lehen konexioa hartuko duen gune zehatza bisitatu dute, zeinek jadanik kontatzen duen Iberdrolaren, erreferentziazko operadorea, derrigorrezko sarbide-baimenekin. Foru Exekutiboak gune hau hautatu du proiektuaren lehenengo jarduketa piloturako, sare elektrikoaren garapen nahiz konexiorako egokiena eta erraztasun tekniko handienak eskaintzen dituena izateagatik.

Saio teknikoa Udaletxean

Eloko Udaletxean ospatu den ondorengo lan-bilera batean, Aierdi hala nola Ciriza kontseilariek eta Gomez kontseilariak, Nasuvinsa sozietate publikoko Yael Lorea arduradun teknikoekin eta AIN elkarteko Joaquin Ericekin batera, zein une hauetan proiektua garatzen eta lehenengo fase honetarako lizitazio plegua prestatzen ari diren, urestatzaileen komunitateko alkate eta ordezkariei azaldu dizkie Ubide fotovoltaikoaren proiektu berritzaile honi dagozkion ezaugarriak eta, bereziki, Eloko udalerrian izandako bere lehenengo garapen eta konexioaren xehetasunak.

Hasiera batean Nafarroako Gobernuaren kontura eginiko 30 milioi euroko inbertsio total batekin, foru Exekutiboak lanak lizitatuko ditu eta Ubide gaineko plaka fotovoltaikoak instalatzeko lehenengo tartea exekutatuko du, 10 kilometroko luzera batean, eta horiek hedatu egingo dira Elo, Elortzibar eta Tebas-Muru Artederreta udalerrietan barrena.

Lehenengo fase honetan, 20 MWp-ko potentzia nominal bat instalatuko da –bakoitza 5 MW-ko lau instalaziotan-, eta horrek, batez beste, Foru Erkidegoa iparretik hegoaldera zeharkatuz, Nafarroako Ubideak aire zabalean erabilgarri dituen 57 kilometrotan zehar proiektuaren multzorako kalkulatutako potentzia totalaren % 12a suposatzen du.

Plaka fotovoltaikoek lehenengo fase pilotu honetan 10 kilometrotan zehar sortzen duten energiak Foru Erkidegoko eraikin publikoetako kontsumo elektrikoaren ia erdia estali ahal izango luke; horren aurrezkiak nahiz prezio egonkorraren bermeak, proiektuaren inbertsioaren amortizazioa erraztuko du.

“Proiektu hau, Nafarroarako egitura-ardatz bat bihur liteke burujabetza energetikoaren ikuspegitik eta urrats garrantzitsua suposatzen du kontrol publikotik, lurraldean inolako inpakturik ez izateagatik, Gobernuak bere energia berriztagarria prezio finko batekin sortu eta hornitu dezan, instalazio batekin zeinekin, bere garapen osoa kontuan hartuta, Foru Erkidegoaren egungo ekoizpena bikoizteko aukera dagoen”, adierazi du Jose Mª Aierdi, lehendakariorde eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak.

Aurreko topaketa Ribera ministroarekin

Aierdi lehendakariordea, hil honen 10ean bildu zen Madrilen Trantsizio Ekologikorako ministro Teresa Riberarekin eta honek plaka fotovoltaikoen proiektu energetikoarekiko bere hasiera babesa agertu zuen; Nafarroako Ubidearen azpiegitura aprobetxatuz, zeinen jabea CANASA sozietate publikoa den, Estatuaren % 60ko partaidetzarekin nahiz Foru Erkidegoaren gainerako % 40koarekin gauzatuko da. Era berean, ministroak zuzenean ezagutu zituen Alaiz mendilerroaren altueran garatzekotan den proiektu honi dagokion fase pilotuaren xehetasunak.

Ministerioarekin topaketa hau ospatu ondoren, Aierdi lehendakariordeak –Nafarroako Ubidearen kontseilari arduradun Bernardo Cirizarekin eta foru Exekutiboko Ingurumen arloko titular Itziar Gomezekin batera, - planteamendu hauek helarazi nahi izan dizkio urestatzaileen komunitateari, hala nola azalera fotovoltaikoaren lehenengo tarte pilotua garatuko duten hiru udalerriei.

Trantsizio ekologikoaren www.navarragreen.es Navarra Green bere estrategiaren baitan, foru Gobernua proiektu hau sustatzen ari da, zeinen helburua elektrizitate berriztagarria sortzea den Nafarroako Ubidearen azpiegitura eguzki-panelekin estaliz, lurzoruan batere ingurumen, lurralde nahiz kontsumo inpakturik eragin gabe, lurrunketaren eraginagatik % 30eko uraren galera saihestuz, gainera, azpiegitura hidraulikoan.