2022ko azaroaren 2a

Nafarroako Gobernuak Puy Oria Rubio zinema-ekoizleari eman dio 2022ko “Francisco de Javier” saria

Zinema-munduko karrera zabala eta Nafarroa sustatzeko egindako lana nabarmendu ditu, Foru Komunitatean pelikulak filmatu dituelako
La productora cinematográfica Puy Oria, premio Francisco de Javier Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha aprobado, en su sesión de hoy, un decreto foral por el que concede el premio “Francisco de Javier” 2022 a la productora cinematográfica Puy Oria Rubio. 

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako foru-dekretuaren bidez, 2022ko “Francisco de Javier” saria Puy Oria Rubio zinema-ekoizleari ematea erabaki dute.  

Puy Oriari dagokionean, zinema-munduan duen karrera zabala eta Foru Komunitatean filmatutako pelikulen bidez Nafarroa sustatzeko egin duen lana nabarmendu ditu Exekutiboak; horietako asko, gainera, arrakastatsuak izan dira. Zinemagileak ekoizle-jarduera eta prestatzaile-lana uztartu ditu, eta zinemarekin eta kulturarekin loturiko erakundeetan ere hainbat ordezkaritza-kargu bete ditu. 

Saria datozen hilabeteetan banatuko da (eguna oraindik zehazteko dago). 

Puy Oria 

Puy Oria Rubio (Torres del Río, 1962) Filosofian eta Hezkuntzaren Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean 1986. urtean. Zinemarekin lehen harremana Elias Querejeta P.C.ri esker izan zuen “Las Cartas de Alou” lanean, 1989an. 2000. urtean, “Oria Films” ekoizpen-etxea abian jarri zuen Montxo Armendariz bazkide zuela. 

7 pelikula eta serie bat (horietako 4 oso-osorik Nafarroan) egin ditu, eta beste hogeita hamar bat ingururen ekoizpen/zuzendaritza departamentuan parte hartu du. 

Ekoizle eta produkzio-zuzendari gisa, zortzi pelikularen eta serie baten buru izan da, eta horietako gehienak Nafarroan filmatutakoak dira. Horien artean, herritarrek gehien ezagutzen direnak honako hauek dira: “Tú no eres especial” (2022) serie aurkeztu berria edo “No tengas miedo” (Montxo Armendariz, 2011), “Obaba” (Montxo Armendariz, 2005) edo “Silencio roto” (Montxo Armendariz, 2001) filmak. 

1999az geroztik, ekoizle gisa, honako hauek bezalako izenek zuzendutako hamaika ekoizpenez arduratu da: Gerardo Chijona, Arturo Ripstein edo Manoel de Oliveira. Halaber, Ripstein, Armendariz, Adolfo Aristarain, Ernesto Telleria edo Patricio Castillorekin batera lan egin du 1994az geroztik produkzio-buru gisa bost filmetan: “Profundo Carmesí (Ripstein) eta “Secretos del corazón” (Montxo Armendariz) 1996an; “La ley de la frontera (A. Aristarain) eta “Menos que cero” (Ernesto Telleria) 1995ean; eta Patricio Castillaren “Y aquí no pasó nada” 1994an. 

Imanol Uribe, Vicente Aranda, Carlos Saura edo Luis Galindoren produkzio-laguntzaile izan da honako hauek bezalako pelikula hain ezagunetan: “Días contados” (I. Uribe, 1994), “La pasión turca” (Vicente Aranda, 1994), “Dispara” (Carlos Saura, 1993), “La noche más larga” (Jose Luis Garcia Sanchez, 1990), “El sol del membrillo” (Victor Erice, 1990) edo “Cartas de Alou” (M. Armendariz, 1989), besteak beste. Halaber, Montxo Armendarizekin parte hartu du  “Historias del Kronen” filmean (1994) eta Bigas Lunarekin “Jamón, jamón” pelikulan (1991).

Puy Oria ekoizleak Nafarroan filmatutako obrek ibilbide oso zabala izan dute eta izugarri hedatu dira estatuan nahiz nazioartean. Urrunago joan gabe, “Tú no eres especial” seriea estreinatu berria da NETFLIX plataformaren bidez 200 bat herrialdetan. 

“No tengas miedo” obrak estatuko eta nazioarteko 30 jaialdi baino gehiagotan parte hartu du, eta hamaika saritik gora jaso ditu atal ezberdinetan. “Obaba-k” Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 53. Edizioa inauguratu zuen, eta Arte Zinematografikoen Espainiako Akademiak hautatu zuen ingelesez besteko film atalean Oscarrerako hautagai aurkezteko; horrez gain, Goya sarietarako hamar izendapen lortu zituen, eta nazioarteko jaialdi nagusietan eman zen. Era berean, “Silencio Roto” mundu osoko jaialdi ugaritan erakutsi zen, eta espazio horietan bertan sarietarako izendapenak eskuratu zituen. Sari horiek zehazteko, zerrenda bat gehitu da. 

Prestakuntzaren arloan, Puy Oriak ikastaroak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta ikus-entzunezko produkzio-tailerrak eman ditu honako hauetan: Menendez Pelayo Unibertsitatea, Valentziako Nazioarteko Unibertsitatea, Alcorcongo Zinema Eskola, Madrilgo Erkidegoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Granadako Unibertsitatea, Jaengo Aldundia, Almeriako Jaialdia, Carlos III Unibertsitatea, Juan Carlos Erregea Unibertsitatea, e.a. 2018an, ikus-entzunezko sektorerako aholkularitza-proiektua jarri zuen abian, Kultura Ministerioak lagunduta, #ConsultOria.

Duela zortzi urtetik hona, irakaslea da TAI Eskolan, eta, bertan, Ekoizpen Exekutiboko klaseak ematen ditu Master, Gradu eta Diplomaturan. 

Azkenik, ekoizleak hainbat ordezkaritza-kargu bete ditu zinemaren edo kulturaren munduarekin loturiko erakundeetan. Horien artean, AMAko presidentea (Madrilgo Ikus-entzunezkoen Elkartea 2007-2018), Madrilgo Erkidegoko Kultura Kontseilua (2010-2018), Real Sociedad Económica Matritense Zuzendaritza Batzordea (2017-2019), PIAFeko presidentea (Ikus-entzunezko Ekoizle Independente Federatuen Federazioa 2018 – 2021, AC/Eko aholkularia (Espainiako Kultur Ekintza 2016-2018), Nafarroako Kultura Kontseilua (2015 - gaur egun), FIPCAko Zuzendaritza Batzordea (Zinema eta Ikus-entzunezko Ekoizleen Federazio Iberoamerikarra 2017-2022). Espainiako Zinema Akademiako kidea da. 

Banako errekonozimendu gisa, Goya sarietarako izendatu zuten Ekoizpeneko Zuzendari Onenaren kategorian “Obaba-n” egin zuen lanarengatik; “Pau i Justicia” Sarirako Valentziako Humans Fest-ean, Donostiako Zinemaldiko Zinema eta Giza Eskubideak Sarirako eta Zinemakumeak Gara!! Jaialdian Simone de Beauvoir Sarirako. 

“Francisco de Javier” saria

“Francisco de Javier” saria Foru Exekutiboak sortu zuen 2009an, Foru Komunitatetik kanpo jarduera garatuta, Nafarroaren irudia gizartearen aurrerabidea, ongizatea eta perfekzionamendua laguntzen duen Komunitate bezala proiektatzen duten pertsonak, erakundeak eta instituzioak saritzeko. 

Aurreko edizioetan, "Francisco de Javier" saria eskuratu zuten Lizarrako Pablo Hermoso de Mendoza burtzikariak (2009), Leringo Pedro Abrego sukaldariak (2010), Ignacio Zoco futbolariak eta Maria Ostiz abeslariak osatutako senar-emazteek (2011) eta Nafarroako Gobernuaren Madrilgo ordezkari izandakoak, kargu hori iraungi zen arte, Salvador Estebanezek (2012).

Horiez gain, sari hau jaso dute Lizarrako Javier Urra psikologoak (2013); Manuel Hidalgo idazleak (2014); Montxo Armendariz zinema-zuzendariak (2015); Azagrako Juan Miguel Sola sukaldariak (2016); Pedro Iturralde saxofonista eta konpositoreak (2017); Lizarrako Adolfo Eraso Romero kimikari, geologo eta glaziologoak (2018); eta Oteizaren enpresari Jose Maria Zabalak (2019). 2020an, sari hori ez zen eman, eta 2021ean, Francisco Mangado Beloqui arkitektoak eskuratu zuen.