Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak baimena eman du Belateko tunela bikoizteko lanak amaitzeko proiektu berria kontratatzeko, 1,7 milioi euroan
2026ko azaroaren 18a
Nafarroako Gobernuak baimena eman du Belateko tunela bikoizteko lanak amaitzeko proiektu berria kontratatzeko, 1,7 milioi euroan
El Gobierno autoriza la contratación del proyecto para finalizar la duplicación del túnel de Belate
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman du batez ere langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako dirulaguntzak emateko, baldin eta 2027an kontratatzeko konpromisoa hartzen badute. Deialdi honen helburu orokorra enplegua sortzea da, Nafarroako enpresek dituzten behar espezifikoak asetzera bideratutako prestakuntza-ekintzak bultzatuz, horrela, betetzen zailak diren lanpostuetan langilerik ez egotea saihesteko.
Gogoratu behar da joan den urrian bertan behera geratu zela, alderdiek berariaz atzera egin zutelako, azpiegitura hori egiteko hasierako kontratua, 2023an Belateko Tunela ABEE enpresari adjudikatu zitzaiona.
Obrak egiten jarraitzeko eraikuntza-proiektu berri bat idatzi behar da, Belateko tunelaren bikoizketa amaitzeko beharrezko esku-hartzeak definitzen dituena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 2004/54/EE Zuzentarauak, Europako barneko errepide-sareko tuneletarako gutxieneko baldintzei buruzkoak, xedatutakoa betetzeko.
Bestalde, Proiektu eta Obren Zerbitzuak proposatzen du, proiektu berria onetsi eta obrak lizitatu ondoren, zuzendaritza, kontrola eta zaintza behar bezala kudeatzeko, enpresa adjudikaziodunak kanpoko obraren zuzendaritza ere bere gain hartu behar duela, ezaugarri bereziak dituen azpiegitura batek eskatzen duen kualifikazio, dedikazio eta prestasun berezia direla eta.
Laster lizitatuko da jarduketa, eta lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 115.025,02 eurokoa da proiektua idazteko eta 1.508.062,93 eurokoa zuzendaritza-, kontrol-, eta zaintza-lanetarako. Bi kontzeptu horiek 1.623.087,95 euro egiten dute guztira, eta horri gehienez % 10eko aldaketen aurreikuspena gehitu behar zaio; indarreko BEZaren tasa kontuan hartuta, 1.773.894,24 euro dira guztira. Inbertsio hori datozen hiru urteetako aurrekontuetako Belate eta Almandozko tuneletako lanetara bideratutako partidei egotziko zaie: 289.032,28 euro 2027an, 696.029,04 euro 2028an eta 788.832,92 euro 2029an.
Gaur egitea baimendu den kontratua egikaritzeko epeak 29 hilabeteko iraupena izango du, esleitu ondoren. Lehenengo hiru hilabeteak proiektua idazteko izango dira, eta hurrengo 26 hilabeteak zuzendaritza-lanetarako. Kontuan izan behar da lan horiek obrak hasi baino hilabete lehenago hasiko direla eta esku-hartzea amaitu eta bi hilabete geroago amaituko direla.