Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 4,5 milioi laguntza onartu ditu destilaziorako, mahastizaintza eta ardogintza sektoreak bizi duen soberakinen krisiaren aurrean
2024ko irailaren 25a
Nafarroako Gobernuak 4,5 milioi laguntza onartu ditu destilaziorako, mahastizaintza eta ardogintza sektoreak bizi duen soberakinen krisiaren aurrean
Aurreikuspenen arabera, 7,6 milioi litro ardo alkohol bihurtuko dira industria- edo energia-erabileretarako, 4,8 milioi litro Nafarroako jatorri-deiturakoak eta 2,8 milioi litro Errioxa izendapenekoak
4,5 millones de ayudas para destilación ante la crisis por excedentes del sector vitivinícola
Irudi galeria
Foru Gobernuak, gaurko bilkuran, ardoa destilatzeko laguntzen deialdia egin ahal izateko behar den aurrekontu-aldaketa onartu du, bizi duen soberakinen krisiaren aurrean mahastizaintza eta ardogintza sektoreari laguntzeko. Deialdia urriaren 11n argitaratuko da Nafarroako Aldizkarian (NAO), eta guztira 4.554.455 euroko laguntzak banatzeko aukera emango du.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).