Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 12.000 eurorainoko laguntza eman du 2.500 biztanletik beherako herrietan langile autonomoen artean negozioak eskualdatzeko
2023ko irailaren 5a
Nafarroako Gobernuak 12.000 eurorainoko laguntza eman du 2.500 biztanletik beherako herrietan langile autonomoen artean negozioak eskualdatzeko
El Gobierno de Navarra ha lanzado una campaña publicitaria para promocionar el trabajo autónomo y ayudas de hasta 12.000 euros para tomar el relevo de negocios en localidades de menos de 2.500 habitantes.
Nafarroako Gobernuak 12.000 eurorainoko laguntzak emango dizkie 2.500 biztanletik beherako herrietan negozioak eskualdatzeko interesa duten langile autonomoei, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak norberaren konturako langileen kolektiboa babesteko bultzatutako neurrien esparruan.
Diru-laguntza hauek, jarduera autonomoa sustatzera eta bideragarritasun ekonomikoa hala nola soziala euren alde izan arren, erretiroaren aurrean ondorengoen gabeziagatik edo bere titularren kargu-uzteagatik desagertzeko arriskuan dauden udalerri txikietan kokatutako negozioen iraunkortasuna bultzatzera bideratzen dira. Laguntza ekonomiko hau Nafarroako Lan Autonomoaren II. Planean kontenplatuta dago, zehazki, enpresen belaunaldi arteko erreleboa sustatzera bideratutako lerroan.
Laguntza hauen eskaintza, astearte honetatik aurrera “Lan autonomoa: etorkizuna zure erritmoan” lelopean garatuko den pertsona autonomoak babesteko kanpainarekin batera suertatu da.
Kanpaina honen helburu hirukoitza da laguntza erabilgarriak barreiatzea, Nafarroako Gobernuko Negozioaren Erreleborako Poltsaren erabilera hala nola langile autonomoek gobernatzen dituzten negozioak bistaratzeko diseinatutako telefono mugikorretarako aplikazio bat sustatzea. Baliabide hauen gaineko informazioa eta eskuragarritasuna aurki daitezke www.navarraemprende.com webgunean.
Laguntzak eskatzeko epea azaroaren 30era arte
Zehazki, 2.500 biztanle baino gutxiagoko herrietako negozioak eskualdatzeko laguntzen eskarirako epea joan den abuztuaren 18an zabaldu zen, 2023ko azaroaren 30ra arte. Eta diru-laguntzaren kopurua, diruz laguntzeko moduko gastuen aurrekontuko % 70a izango da, eskualdatu den negozio bakoitzeko 10.000 euroko laguntza maximoarekin, 12.000 eurora hedatuz, gehienez, emakumeen edo desgaitasuna duten pertsona haien kasuetan. Diruz lagundu litezke, ongi formalizatutako negozioaren eskualdatze-akordioko prezioa hala nola notario-, erregistro-gastuak, zuzenbide- edota finantza-aholkularitzarenak edo adituenak; baita eskualdatzetik eratorritako beste nolanahiko gastuak ere.
Laguntza hau jaso dezaketen transmisio-kontratuak izenpetuta egon beharko dira 2023. urteko urtarrilaren 1a eta urriaren 31 artean. Negozioak aurretiaz inskribatu behar dira Negozioen Errelebo Poltsan. Diru-laguntza honen emakida banakako ebaluaketaren erregimenean egingo da.
Foru Exekutiboak 2023. urtean laguntza horietara bideratutako 50.000 euroko partida bat erreserbatu du, eta beste 50.000 gehitu ahal litzaizkioke, erregistratutako eskariaren arabera. Eskariak, www.navarra.es.atariko tramiteen katalogoan gaitutako fitxa erabiliz aurkeztu ahal dira.
300 pertsonatik gora inskribatuta Errelebo Poltsan
2023ko uztailean, Nafarroan 46.935 langile autonomo zeuden, alegia urtarrilean baino 245 gutxiago. % 65 inguru gizonezkoak dira eta % 35 berriz, emakumezkoak. Horien gehiengoa Iruñan aurkitzen da (12.344), jarraian ditu Tutera (2.350), Eguesibar (1.415), Burlata (1.091), Lizarra (1.063) eta Barañain (1.018). Bere jarduera-sektore ohikoenak dira merkataritza, eraikuntza, ostalaritza eta profesional ireki ezberdinekin lotura duten jarduera haiek (zuzenbide-, finantza-, alokairu-, aseguru-, arkitekto-, ingeniari-jarduera eskaintzen duten bulegoak, beste enpresa eta pertsonentzako zerbitzuen artean).
Kolektibo hau babesteko Nafarroako Gobernuak bultatutako neurrien artean, aipatzeko modukoak dira Negozioen Errelebo Poltsa, Foru Komunitatean enpresen iraunkortasuna erraztera bideratutako baliabide bat. Poltsa honen bitartez, indarrean dauden negozioak saldu edo erosteko interesatuta dauden pertsonak kontaktuan jar daitezke, errelebo hori errazte aldera. Gaur egun, 300 pertsona baino gehiago daude inskribatuta.
Plataforma honen bidez, Nafarroako Gobernuko Lanaren Zerbitzuko langile teknikoek proposamenak ebaluatzen dituzte, Negozioen Errelebo Poltsan barne hartuz, erretiroa dela-eta negozio bat erosteko edo eskualdatzeko interesatutako pertsonei orientabidea eta laguntza emateaz gain. Poltsa honetan barne hartzeko eskariak, Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez egiten dira Lan Autonomoaren Sailaren aurrean. Informazio gehiago lortzeko, 848428564 telefonora deitu edo trabajoautonomo@navarra.es.posta elektronikora idatzi.
Kolektibo honetarako eskura dagoen beste baliabideetako bat, sektorearen digitalizazioa sustatzeko eta Nafarroako kolektibo autonomoari merkaturatzeko baliabide osagarri bat eskaintzeko helburuarekin sortutako telefono mugikorretarako aplikazio bat litzateke.
Aplikazio honetarako erregistroa doakoa da. Langile autonomoei eskaintzen dituzten zerbitzuak eta produktuak hala nola bere kontakturako datuak barreiatzea ahalbidetzen du, horrela publiko zabalago batengana heldu eta balizko bezero berriekin kontaktatu ahal izateko.
‘Lan autonomoa: etorkizuna zure erritmora” kanpaina
‘Lan autonomoa: etorkizuna zure erritmoan” kanpaina, astearte honetatik aurrera hedatu denak, laguntza eta baliabide hauek bultzatu nahi ditu, publizitatea tartekatuz irratian eta sare sozialetan, hurrengo egunetan zehar. Kanpainak nabarmentzen du negozio bati ekin aurretik aukera dagoela adituen aholkua jasotzeko, jadanik indarrean dagoen enpresa bat eskualdatu ahal izateko diru-laguntzak eskuratzeko eta halaber lana eta familia bateratze aldera laguntzak ere lortzeko, beste baliabideen artean.
Norbere ardurapeko lan batean hasteko interesa duten pertsonei transmititu nahi zaien mezua da ez dutela zertan “zerotik hasi” behar, izan ere, urrats hori emateko baliabide publiko-pribatuekin kontatzen dute.
Ildo beretik, datorren irailaren 30ean, 11.30etatik aurrera, Baluarten ospatuko da 2023 Lan Autonomorako Sarien entrega, helburua izanik langile autonomoen eta banakako ekintzailetza sustatzen duten erakunde publiko eta pribatuen artean topagune bihurtzea. Gutxienez 16 kategoriatan egingo dira aitorpenak, helburua izanik enpresa esperientzia onenak aitortzea gizon eta emakume, gazte, desgaitasuna duten pertsonen artean, edota negozio berritzailerik onena zein sektore hala nola gremio ezberdinetako esperientziarik bikainenak nabarmentzea.