Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak Suhiltzaileen baso-kanpainetako laguntzaileentzako produktibitate-osagarria adostu du
2023ko urriaren 30a
Nafarroako Gobernuak Suhiltzaileen baso-kanpainetako laguntzaileentzako produktibitate-osagarria adostu du
López kontseilariak nabarmendu duenez, “ordainsari aldakor horrek eragina du zerbitzuaren kudeaketaren eraginkortasunean eta prestazioen kalitatean”
Nafarroako Gobernuak, gaur, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzupeko lan-kontratuko langileen enpresaz gaindiko hitzarmen kolektiboaren Negoziazio Batzordean dauden sindikatuekin eta haren erakunde autonomoekin adostu du Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari atxikitako langileek jaso beharreko produktibitate-osagarria ezartzea. Langile horiek suhiltzaile peoi laguntzaile edo suhiltzaile gidari laguntzaile lanpostuak betetzen dituzte, bai administrazio-araubidean, bai lan-araubidean, eta guztira 159 pertsona dira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).