2026ko urriaren 7a

Gobernuak 539.000 euro emango dizkie dirulaguntzetan toki-entitateei, erortzeko zorian dauden eraikinak eraisteko eta etxebizitza babesturako lurzorua sortzeko

Eraispen-kostuen babes bat da, landa-inguruan etxebizitzara zuzendutako lurzatiak mobilizatzeko eta hiri-berroneratzea sustatzeko
Inmueble en ruina.
Inmueble en ruina.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan baimendu du toki-entitateei dirulaguntza emateko deialdia. Dirulaguntza hori 539.000 eurokoa izango da, eskatzen duenaren titulartasuneko bizitegi-lurzoruko eraikinak eraistea, baldin eta erortzeko zorian badaude edo arrisku bat badira egitura-egonkortasunarentzat edo pertsona edo ondasunen segurtasunarentzat. Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak sustatutako dirulaguntzak emateko, onuradunak konpromisoa hartu beharko du lur hori gero etxebizitza publikoko eraikinak egitera bideratzeko. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).