2025ko urtarrilaren 17a

Irujo kontseilariak amaiera eman dio CEINen Startup Leaders programari, profesionalak gaitzeko enpresa berrien eta proiektu berritzaileen kudeaketan

Aurten edizio berri bat jarri da abian eta hautagaitzak martxoaren 21era arte aurkez daitezke
Irujo kontseilaria eta, ezkerretik eskuinera, Iñigo Arruti Enpresa 
Sustapeneko zuzendari nagusia, Uxue Itoiz CEINeko zuzendari kudeatzailea, 
Garbiñe Basterra Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendaria eta 
programako beste parte-hartzaileak
Irujo kontseilaria eta, ezkerretik eskuinera, Iñigo Arruti Enpresa Sustapeneko zuzendari nagusia, Uxue Itoiz CEINeko zuzendari kudeatzailea, Garbiñe Basterra Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendaria eta programako beste parte-hartzaileak  Deskargatu irudia Irudi galeria

Mikel Irujo Amezaga Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak Startup Leaders programari amaiera eman zion atzo arratsaldean. Programa Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarra (CEIN) sozietate publikoak diseinatu zuen, pertsonen kudeaketan esperientzia duten profesionalak eta startup edo proiektu teknologiko edo berrikuntza-proiektuen kudeaketan lidergo-gaitasunak dituzten profesionalak trebatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)