2025ko urriaren 9a

Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidenteak Ureztatzeen Foru Planaren eta Ebroko Plan Hidrologikoaren arteko koordinazioa indartu dute

Lurralde Kohesioak Ureztatzeen Foru Plana eta Nafarroako Ubidea azaldu dizkio EKHri, Nafarroan ureztatzearen modernizazioan eta digitalizazioan aurrera egiteko
Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariaren eta Carlos Arrazola 
EKHko presidentearen arteko bilera.
Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariaren eta Carlos Arrazola EKHko presidentearen arteko bilera.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilaria den Oscar Chivite eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa) presidentea den Carlos Arrazola Zaragozan bildu dira, Ureztatzeen Foru Plana eguneratzeko izapidean egindako aurrerapenak aztertu eta bateratzeko helburuarekin. Tresna hori ezinbestekoa da Nafarroako Foru Komunitatean dauden ureztatze-azpiegiturak etorkizunean modernizatzeko. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).