2026ko martxoaren 27a

Chivite kontseilariak nabarmendu du Belateko tunela bikoizteko obrak erritmo onean ari direla aurrera egiten, tunelaren %90 inguru induskatu baitute jada

Nahiz eta konplexutasun teknikoa eta lurreko zailtasunak izan, 2.519,5 metro induskatu dira nafarrekiko eta azpiegiturekiko zorra kitatzeko
El consejero Chivite visita las obras de duplicación de los túneles de Belate Irudi galeria

El consejero Chivite visita las obras de duplicación de los túneles de Belate

Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Alicia Echeverria Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria eta Maria Torres Herri Lan eta Azpiegituretako zuzendari nagusia Belateko tunela bikoizteko lanen aurrerapena ezagutzen izan dira gaur, inguruko alkateekin batera. “Obra horretan, Nafarroako Gobernuak egunero lan egin du, hutsik egin gabe” eta “iparraldeko eta hegoaldeko ahoen elkargunera iritsiko gara laster, nahiz eta egoera teknikoak eta lurraren baldintzak batere errazak ez izan”, adierazi du kontseilariak.

Modu horretan, Chivitek obren “garrantzia azpimarratu du; izan ere, eguneko 24 ordutan eta asteko zazpi egunetan aritu dira lanean nafarrekin eta azpiegiturekiko zuten zorra kitatzeko”. Gainera, “Europarekiko dugun erantzukizuna eta Europa barneko errepide-sareko gutxieneko segurtasun-baldintzak beteko ditugu. Hogei urtez zain egon gara, baina azkenean errealitateez hitz egin dezakegu”. 

Bisitan zehar, Lurralde Kohesiorako kontseilariak honela berretsi du “obren aurrerapena erritmo onean doa, egun Nafarroan egiten ari diren obren artean konplexuenetakoa izan arren eta lan horiek zarata izugarria izan duten arren”.

Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak bat egin du Chivite kontseilariak obren inguruan aipatu duen garrantziarekin, N-121-A errepidea 2+1 bide bihurtzeari gehituko baitzaio. “Errepide hau modernizatuta, gure lurraldearen kohesioa eta segurtasuna irabaziko ditugu”, adierazi du Alicia Echeverriak. Gainera, “azkenean, tunelen arloko Europako araudia beteko dugu, aspaldidanik bete behar genuena”.

Echeverriak Espainiako Gobernuaren babes ekonomikoa azpimarratu du, “hasiera-hasieratik, obra honek Nafarroarentzat duen garrantzia ulertu baitu”. Gobernu zentralaren eta foro-gobernuaren arteko lankidetza estua eta giro onekoa izan dela azpimarratu du. “Modu horretan, nafar guztiak irabaziko dugu, eta, bereziki, Nafarroako inguru horretako herritarrek ere bai, aspalditik eskatzen baitzuten N-121-A errepidean jarduera integral bat egitea”, gehitu  du ordezkariak.

Gaur egun, iparraldeko ahoan 1.857,3 metro tunel zulatu dira, 2024ko urrian obrak egiten hasi zirenetik. Bitartean, hegoaldeko ahoan, 2025eko uztailean hasi zirenetik, 662,2 metro induskatu dituzte. Era horretan, Belateko tunelaren bikoizketa-lanetan, guztira 2.519,5 metro zulatu dira, tunela osatzen duten 2.856 metroren %88,22. Behin aurrerako indusketa amaituta, txikitze-lanak hasiko dituzte tunelaren barruraino sartu ondoren. 

Bizkortasuna eta ingurumenarekiko errespetua 

Belateko tunela bikoizteko lanetan bizkor ibiltzeko eta ingurumena errespetatzeko, tailer mekaniko bat dago obretan erabiltzen ari diren makinak in situ konpontzeko. Horrez gain, ekipamendu eta zerbitzuetarako zertxak eta transformadore elektrikoak bezalako materialak biltzeko espazio bat dago, eta horrela egiaztatu dute obra-ekipoei zerbitzua ematen dieten kanpoko instalaziora egin duten bisitan. 

Gainera, ingurumena babesteko, tunelaren bi ahoetan araztegi bat jarri da, tunelaren indusketan sortutako edo uretan esekita geratutako hondakinak tratatzeko. Modu horretan, tratamendu fisiko-kimiko baten ondoren, ura garbi itzultzen da ubidera.  

Obra

Belateko tunela bikoizteko lanetan, gun berrehun pertsona inguru ari dira lanean, tartean, langileak, teknikariak, ingeniariak, bulegoko langileak edo segurtasun eta kalitaterako langileak. 

Induskatzeko eta hondakinak kentzeko makinak honako hauek dira: hiru besoko Jumbo bat; bi besoko Jumbo bat, bi robot gunitadore (hormigoi proiektatua); normed hiru plataforma jasotzaile; bi teleskopiko; bi miniretrohondeamakina; bi injekzio-ponpa; lau estrabial artikulatu; kamioi artikulatu bat; bi pala kargagailu; lau retro mailu hidraulikoarekin; zortzi euskarri-ibilgailu; bi aurrerapen-irristailu (koadro elektrikoa tunelaren barruan), aho bakoitzeko bat; bi transformadore elektriko, aho bakoitzeko bat; lau ponpa ura ateratzeko; gidatzeko bi laser sistema eta aireztatzeko bi sistema, aireztagailu eta mahukaz osatuak, aho bakoitzeko bat.