Descárgate la app
Baso Agenda bultzatzearren, Zuraren Mahai Sektoriala eratzeko bilkura zuzendu du Aierdi kontseilariak
2023ko abenduaren 14a
Baso Agenda bultzatzearren, Zuraren Mahai Sektoriala eratzeko bilkura zuzendu du Aierdi kontseilariak
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria den Jose Mª Aierdi izan da Zuraren Mahai Sektorialeko bilkuraren buru. Mahaia gaur eratu da formalki lehen bileran, diagnostiko partekatua egin eta Foru Komunitateko basoetatik ateratzen diren baso-baliabideen aprobetxamendua handitzen laguntzen duten neurriak aztertzeko helburuarekin; izan ere, tokiko jatorrikoa eta berriztagarria den lehengai horrek birsortzeko duen gaitasunaren herena bakarrik aprobetxatzen da.
Aierdik nabarmendu du “zura ziurtatuaren aprobetxamenduak hala nola industria-ehun propio baten finkapenak une hauetan Nafarroarentzat aukera bikain bat eratzen dutela, baso-kudeaketa jasangarriaren esparruan, landa-inguruneen garapenerako; horrez gain, basoak ingurumen mailako orekarako faktore garrantzitsu bat bihur litezke karbonoaren hustubide izanik edota energia berriztagarriak sortzeko larrialdi klimatikoaren egoeran”. Eta ildo horretatik, kontseilariak Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legea edota PAC berria bezalako esparruak eskaintzen dituzten basoaren sektorea indartzeko aukerak nabarmendu ditu.
Zuraren Mahai honen sorreran, foro sektorial bat zabalik utzi da ondoren inplikatutako balizko beste zenbait agenteren ezarpena egiteko; partaide izan dira Aierdi kontseilaria, Ingurumeneko zuzendari nagusi Ana Bretaña eta Basoen Zerbitzuko zuzendari Fermin Olabe, foru Gobernuaren aldetik; Oskia Aldise, Olatz Esparza eta Santos Casajus zein lehendakari, kudeatzaile eta batzordekide diren, hurrenez hurren, Nafarroako ADEMAN zur-enpresen elkartean; baita Jesus Maria Velaz eta Juan Miguel Villarroel, FORESNA-ZURGAIA baso-jabeen elkarteko lehendakari eta kudeatzailea ere.
Foru Exekutiboko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko titularrak sektoreko agenteekin konpromisoa hartu du “zuraren merkatuak aurkezten duen egoera aztertzeko, dagozkion lehentasunak ezartzeko eta Nafarroako Baso Agendari bultzada bat inprimatzearren lan-metodologia bat adosteko” eta “askotariko erabilerak direla medio, Foru Komunitateko mendiek aurkezten duten potentzial garrantzitsua mobilizatzea errazten duten formulak aztertzeko”, titulartasun publikoa nahiz pribatua duten haiena, kontuan hartuta Nafarroa lehenengo komunitatea dela estatu mailan baso-azalera planifikatua eta ziurtatua duena.
Ahulguneak, erronkak eta lan-ildoak
Topaketa honek sektorearen egoeraren lehen diagnosi bat partekatzeko balio izan du, kontuan hartuta zenbait ahulgune: baso eskualde jakin batzuetako despopulazioaren fenomenoa, jabegoaren zatiketa nahiz baso erauzketetarako zailtasunak, enpresetako belaunaldi erreleboaren gabezia edo lehiakortasuna finkatu eta hobetzeko beharra eta hurbileko bigarren edtao hirugarren eraldaketako industria-ehunaren dibertsifikazioa. Bestalde, agente sektorialek agerian jarri dute, beste lan-ildoen artean, zenbait araudiren aldaketari ekiteko edo fiskalitate berde berri baten esparruan neurriak hartzeko beharra.
Gaur egun, zuraren sektorea Nafarroako lurraldea egituratzen duen ardatz nagusienetako bat da eta diru-sarrera garrantzitsuak sortzen ditu basoko jabeentzat nahiz ekoizleentzat, nagusiki tokiko entitatetarako hala nola tokiko enplegu zuzen eta zeharkakoetarako. Era berean, Aierdik esan du “gailentzen ari diren zenbait produkturen aniztasunak, esaterako energia berriztagarriaren iturri liratekeen basoko biomasak hala nola industria esparruko eraikuntza prozesuetako zurezko egiturazko eraikin modernoetarako panel laminatuek, sektoreri baikortasunarekin begiratzea ahalbidetzen duela”.
Gaur egun, baso-sektorea Nafarroako Ingurumen Kontseiluan ordezkatuta egon arren, zuraren industriek nahiz baso masaren jabe diren agente pribatuek eta udal izaerakoek, Aierdi kontseilariari lan-mahai zehatz eta iraunkor bat sortzeko eskaera egin zioten foru Administrazioa, tokiko entitateak, enpresak eta bestelako agente pribatuak batze aldera, indargune eta ahulgune nagusienak elkarri azaltzeko nahiz Nafarroako baso sektorearen berraktibaziorako estrategia komun bat diseinatzeko.