2026ko azaroaren 12a

Aierdi kontseilariak nabarmendu du lehenengo nekazaritza-instalazioa eta Nafarroa iparraldera egokitutako ekoizpen-dibertsifikazioa bultzatu direla

Hortinova proiektuak baratze-alternatiba bideragarriak bilatzen ditu Baztan-Bidasoan eta Mendialdean, erreleboa eta pertsona berriak sektorean sartzea sustatzeko
Irudi galeria

El consejero Aierdi participa en la presentación del proyecto Hortinova

José Mari Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak gaur azpimarratu du pertsona berriak nekazaritza-jardueran hasteko aukera berriak bultzatzearen eta ekoizpen-dibertsifikazioa sustatzearen garrantzia. Azken hori lurralde bakoitzaren ezaugarri eta ahalmenetara egokitutako ereduen bidez egiten da. Hori baratzeko labore jasangarrien erakusketa-jardunaldi batean egin du, zeina Doneztebeko Juansenea finkan egin den Hortinova proiektuaren esparruan. Hortinova Cederna-Garalurren ekimen bat da, INTIArekin lankidetzan, eta bideratuta dago ekoizpen-alternatiba berriak bilatzera Nafarroako ipar-mendebaldean.

Aierdi kontseilariak Natalia Bellostas INTIAko zuzendari kudeatzailearekin batera parte hartu du jardunaldian, eta nabarmendu du garrantzitsua dela nekazaritza-jarduerako aukera berriak sortzea landa-eremuetan, ekoizpen-eredu jasangarrien bidez, zeinak eskualde bakoitzaren ezaugarrietara doituta dauden.

Jardunaldiak nekazaritzako elikagaien sektoreko ordezkariak, toki-entitateak, kooperatibak eta Nafarroa mendebaldeko nekazaritza-antolakundeak batu ditu. Topaketak lursailean eskala txikira ekoitz daitezkeen barazkien hainbat aukera ezagutzea eta esperientziak partekatzea ahalbidetu du, bai eta jarduera horrek lurraldeari eman diezazkioken aukeren inguruko iritziak ere.

Hortinova proiektuak xede du landa-ekonomia dibertsifikatzea, belaunaldi-erreleboari laguntzea eta ekonomikoki bideragarriak diren alternatiba teknikoak garatzea, Baztan-Bidasoa eta Mendialdeako ekoizleentzat. Horretarako, baratzeko laboreen saiakuntza frogagarriak egitea aurreikusten da bai aire zabalean, bai berotegian, eta helburua eskualde horietako aldaerak eta testuinguru agroklimatiko zein sozioekonomikora egokitutako ekoizpen-sistemak eta merkaturatze-aukerak ebaluatzea da.

Testuinguru horretan, INTIA lankidetzan ibili da Cederna-Garalurrekin proiektua garatzeko eta Juansenea finka esperimentala berreskuratu du. Finka horrek hiru hektarea ditu, Donezteben dago, eta bertako nekazarien eskura jarri da, esperimentatzeko, erakusteko eta ikasteko eremu izan dadin, Finkak lursailean laboreen portaerak egiaztatzea eta ekoizpen-jarduera horren aukerak sektorera gerturatzea ahalbidetzen du.

Jardunaldiak kanpoko lurzatietara eta berotegietara egindako bisita bat eduki du, eta bisita horretan aurkeztu dira, hain zuzen ere, azkeneko hilabeteetan jarritako laboreak. Era berean, nekazaritza-sektoreko langileek parte hartu dute Cederna-Garalurrekin batera lankidetzan eginiko lan-saio batean. Lan-saio horretan ekintza-planean definitutako bost jarduketa-ardatzak azaldu dira eta partaidetza-dinamika bat egin da aukerak, premiak eta egon daitezkeen lan-ildo partekatuak identifikatzeko. Prozesu hori tokiko eremuan Ekintza Plan bat sortzeko oinarri izango da.

Atlantikoko klimara egokitutako saiakuntzak eta aldaerak

Juansenea finka atlantikoko klima dagoen eremu batean dago, eta haren ibilbidean zehar esperientzia eta saiakuntza asko egin dira, hainbat landare-espezie eta -aldaerekin, bai kanpoan, bai berotegian.

Gaur egun kanpoko lurzatiek irailean landatutako dozena bat labore dituzte: aza, azalorea, brokoliren bi aldaera, ziazerbak, zerba berdeak, Tuterako kardu zuria, porruak, urazak eta eskarola kizkurrak (aingeru-adats modalitatea).

Bestalde, berotegiak bi zerba-aldaera ditu urritik —horia eta berdea—, baita bi uraza-aldaera —negukoa eta batavia—, neguko ziazerba erraldoia eta borraja ere.

Gainera, finkak bertako sagarren aldaera zaharren bilduma bat du, Nafarroa iparraldeko baratzeetan eta larreetan egindako prospekzio batetik datozenak. Laurogeiko hamarkadaren hasierako bilduma horrek, guztira, 253 aldaera ditu jasota.

Malerreka Common Zerbitzuak kudeatutako lizitazio baten bidez kontratatutako langileek lursaila prestatu dute eta mantentze-, kontserbazio- eta ongarritze-lanak egin dituzte.