2023ko martxoaren 6a

Hezkuntza Departamentuak 2023an egiaztagarria den enplegurako prestakuntza-eskaintza aurkeztu du, 52.900 ordutik gorakoa eta 5.415 plazarekin

Prestakuntza-ekintzek sektore profesional guztiak hartzen dituzte, eta Nafarroa osoan banatzen dira
Las acciones formativas abarcan a todos los sectores profesionales y se distribuyen por toda Navarra Irudi galeria

El Departamento de Educación ha presentado hoy la oferta más amplia en la historia de Navarra en formación para el empleo acreditable con un total de 52.923 horas de formación para el primer semestre de 2023, oferta que se está desarrollando en 34 centros pertenecientes a la red pública de centros de formación profesional de Navarra, además de centros concertados y organizaciones sin ánimo de lucro.

Hezkuntza Departamentuak gaur aurkeztu du Nafarroan enplegurako prestakuntzan egin den eskaintzarik zabalena. Guztira, 52.923 prestakuntza-ordu emango dira 2023ko lehen seihilekoan. Nafarroako lanbide-heziketako ikastetxeen sare publikoko 34 ikastetxetan, itunpeko ikastetxeetan eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan garatzen ari da eskaintza hori. 

Tomas Rodriguez Garraza Departamentuko LH-ko zuzendari nagusiarekin bat etorriz, Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilariaren esanetan LHko ikastetxeen sare publikoan ezaugarri hauetako eskaintza bat “bakarra omen da Espainian, aldibereko sare pribatu itunduko eskaintza bezala”, Foru Erkidegoa aitzindaria izanik irabazi asmorik gabeko erakundeen bidez sektore zurgarrientzat ematen diren eskaintza berezien ezarpenean. Eskaintza hori  ‘El impulso que necesitas / Behar duzun bultzada’ lelopean artikulatzen da.

Hezkuntzak 361 heziketa jarduera sustatu ditu pertsona langabetu, okupatu eta kolektibo zaurgarrietara zuzendutako 5.415 plazekin. Ikastaroen % 87,8a urtean zehar emango dira, LHko 21 ikastetxe publikoetako batean. % 9,7a, ikastetxe pribatuetan eta gainerako % 2,5a, irabazi asmorik gabeko erakundeen kontura garatuko dira.

Lanbide familiak kontuan hartuta, Nafarroan aukeran dauden 24 familietatik 22 dira ikasteko eskaintzen direnak. Zerbitzu Soziokulturalak eta Komunitaterako da ikastaro gehien dakartzana (% 16,6), jarraian Administrazioa eta Kudeaketa (%14,4), Merkataritza eta Marketina (% 8,9), Elektrizitatea eta Elektronika (% 7,8) eta Fabrikazio Mekanikoa.

Bai kontseilariak eta bai Rodríguez Garraza zuzendari nagusiak eskaintzaren lurralde banaketa itzela nabarmendu dute, Iruñako gunean eta bere eskualdean atxikitako % 56 ikastarorekin, % 10a Tuteran eta Erriberan, beste % 10,5 Erdi eremuan (Tafalla-Azkoien) eta portzentaje handiago bat berriz, % 14, 51 ikastarorekin, Lizarraldea-San Adrianen. Eskaintza osotik, 137 heziketa jarduera 1. kualifikazio mailakoak dira (eskaintza osoaren % 38), biztanleria zaurgarrienaren heziketa eta lanbide ezarpena ahalbidetuz. 160 heziketa jarduera 2. mailari dagozkio (% 44,3) eta 64, 3. mailari (17,7%). Gimeno kontseilariak nabarmendu du mailen araberako banaketa honek 1 eta 2. kualifikazio mailak sendotzeko europar jarraibideak kontuan hartu dituela. Dena den, goi mailako kualifikazioko eta konplexutasun handiagoko beste 3. mailako eskaintza bat ere badago.

Kontseilariak nabarmendu duenez eskaintza hau erakargarria da, askotarikoa, ekoizpen sektore orotarako asebetegarria (IKAT, bioteknologia, automozioa, soldadura, elektrizitatea-elektronika, ostalaritza, etab.), lurralde banaketa zabal bat eta laneko konplexutasun maila ezberdinak kontuan hartzen baititu.

Bestalde, Tomas Rodríguez Garraza LH-ko zuzendari nagusiak nabarmendu du ekoizpen sektore, elkarte eta oro har, gizarte eskarirako eskaintza ireki bat dela. Rodriguez Garrazak zehaztu du, ildo horretatik, heziketa eskaintza itzela dela lurralde osorako zerbitzuen sektorean (administrazioa eta merkataritza) nahiz sektore asistentzialean (arreta mendekotasuna duten pertsonentzat). Industria sektoreetan eskaintza garrantzitsu bat hedatu da heziketa ikastaroen kopuru handi batekin: elektrizitate-elektronika arloko prestakuntza ikastaroak, fabrikazio mekanikoa eta mantentze-lanak, 9.500 ordu baino gehiagorekin eta 65 heziketa jarduerekin. Bestalde, lanbide heziketako bi mailetan profesional adituak eskatu  dituzten sektoretarako aukerak daude, esaterako IKT sektorea eta ostalaritza sektorea, kasu bietan, sektore bakoitzean, 2.600 ordu baino gehiagorekin eta 18 heziketa jarduerekin.

Aldi berean, egur arloko prestakuntzak nagusitu dira, Iruñan eta Erriberan (Arte Eskola eta Corellako Goi Mailakoa) baita energia berriztagarrien prestakuntza ere.

Segidako hirugarren urtez, legealdi honetan, desgaitasuna duten pertsonentzat eskura jarri da profesionaltasun ziurtagiriak eskuratzeko heziketa eskaintza. Eta nobedade gisa, hainbat heziketa jardueran, zeharkako jarduera osagarri bezala erantsi dira “soft Skills” (trebetasun sozialak, autonomia, aldaketen araberako egokitzapena, etab.) edo lanbide orientabidea. Hezkuntza Departamentuko LH-ko Zuzendaritza Nagusiak garatutako diptiko batek, QR kodeen bidez, heziketa eskaintza osoa barne hartzen du, hiru bilaketa irizpideren arabera: ikastetxea, lanbide familia eta gune geografikoa. Informazio-material hau eskuragarri dago LHko ikastetxe publiko eta itunduen sare osoan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko bulegoetan, agente ekonomiko eta sozialen edota heziketa jardueretan partaide diren erakundetako instalaziotan, baita Hezkuntza Departamentuko webgunean ere.

Hezkuntza Departamentuak bere ardurapean hartu zituen egiaztagarria den enplegurako lanbide gaitasunen hala nola Lanbide Heziketako konpetentziak, ministerio bien egitura organikoa arautzen duten 2020ko 498 eta 499 Errege Dekretuetan barne hartutako Lan eta Ekonomia Sozial ministerioen hala nola Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministerioen arteko enplegurako hezkuntza konpetentzien identifikazioari jarraiki. Araudi honekin, sistemaren erreforma integral bat garatu da, horrela Nafarroako Gobernuaren lanbide heziketako ikastetxeetan enplegurako prestakuntzan lidergoa ahalbidetuz.